Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
garratoi (orobat garratoin) iz ipar arratoia.
Ordu berean, ohapetik hiruzpalau garratoi atera ziren eta gainera jauzi egin zidaten, hemendik ausiki, handik ausiki, gorputz guztia odoletan ezarriz. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 187. orr.
Geroztik garratoi bat bezala bizi izan da zokoz-zoko, lurpez-lurpe, azkenik saretan sartu arte... Herria 2004-01-15
Eta hainbeste handituak dira urak non urbideak berak itotzen ari diren, gainditurik, garratoinak urbideetarik haizatuz. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 66. orr.