Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondorioz, beharbadakoa baina garrantzigabea ez den asmo baten baldintza da, hots, munduaren sortzaile jakintsua aurresuposatzea izadiaren ikerkuntzan gida bat izatearren. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 276. orr.
Halako esaera garrantzi gabea esatea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 357. orr.
Garrantzigabekoa eman dezake, txorakeria galanta, baina ez Margarentzat. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 109. orr.
Gertaera itxuraz garrantzigabekoenak ere ipini zituen bere damuaren mikroskopio zorrotzaren pean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 236. orr.
Izenik gabeko herri batean jaio nintzen, garrantzi gabeko herrialde batean. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 28. orr.