Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garraiolari (ETCn 2.347 agerraldi; orobat karraiolari g.er.) 1 iz ogibidetzat salgaien garraioa duen pertsona.

[ELAk] Gipuzkoako salgaien garraiolarien lan hitzarmena sinatu ez duenez.  Berria - Ekonomia   2004-01-15

Patronalak agintzen du zein garraiolariri lana eman eta zeini ez.  Berria - Ekonomia   2004-02-28

Kamioizaleak ikusi nituen han-hemenka, taldeka, nazioarteko garraiolariek hain berea duten keinu-hizkera nonahitarrean solasean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 193. orr.

Garraiolariek gasolioaren zergak arintzea eskatu diete administrazioei...  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 119. orr.

Metalgintzako enpresa batean garraiolari ibiltzen zen goizetan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 24. orr.

XIV. mende bukaeran, garraiolari ibili zen bere ontziekin, normalean genoarren zerbitzuan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 32. orr.

Garraiolari txotxongilo bat bila ezazu nahi baduzu baina nik, bederen, ez dut eginen besterik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 155. orr.

Hiru, Euskal Herriko Garraiolarien sindikatuak, dagoeneko azaldu du bere haserrea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

2 jardueratzat salgaien garraioa duen enpresa.

Garraiolaria: Hasiera batean Iberdrolak izan behar zuen energia hori garraiatzeaz arduratu behar zuena.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus