Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
garrafoi iz botila handia.
Nik uste euliak akabatzeko benenoa botatzen dutela garrafoietan ardoaren ordez! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 267. orr.
Bosna litroko bi moskatel garrafoi. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 149. orr.
Garrafoi bat bete ardo zutela. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 242. orr.
Garrafoiko whiskia zen muga-ertzeko duty-free hartan erosi nuena. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 299. orr.
Joder, alde ederra bazegok, kalimotxo hau edan ala tabernetan ateratzen duten garrafoietakoa! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 267. orr.