Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garezur 1 iz burezurra.

Bala batek garezurra zulatu izan balio bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 288. orr.

Pitzadura bat ere egin zuen garezurrean.  Berria - Kirola   2004-04-14

Firestonek Basaurin duen lantegiko behargin bat lan istripuan hil zen, herenegun, garezurreko traumatismo baten ondorioz.  Berria - Ekonomia   2004-02-06

Urre-orriak dituen garezur trepanatua.  Berria - Kultura   2004-04-06

Bola gazta holandarrak, biribilak, ebakitako buruak ematen zutenak, odol lehorrez lohituak, garezur hutsak bezain gogorrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.

Siberiarren garezurrak, esate baterako, «zabalak eta biribilduak» dira.  Berria - Gaiak   2004-09-15

Amerikan aurkitutako garezur zaharrenak duela 13.000 urte ingurukoak, ostera, luzeak eta estuak dira.  Berria - Gaiak   2004-09-15

Argi-oilar bat, esnea bezain zuria, garezurrean tente hiru luma hori argi zituena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.

Zizareek ez dute begirik, ez urdailik, ezta ahorik ere, eta hildako baleen garezurretan agertu dira.  Berria - Gaiak   2004-07-31

Garezurren neurketak eta arraza klasifikazioak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 182. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aurpegian zeraman garezur-irudiko kautxuzko mozorroak halako dardara sakoneko bat ematen zion ahotsari.Homo Floresiensis-ek 380 zentimetro kubikoko garezur-edukiera enfaloaren bolumenari dagokiona du.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

garezurra aurkitu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus