Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gardenki adlag garden, gardentasunez.

Begien aurrean neukanak, gaueko ametsean hain gardenki ikusitakoa ez zuela beti osoki estaltzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 31. orr.

Eta bere haurtzaroko eszena bat ikusten du arestian pinudiak edo zerua ikusi dituen bezain gardenki.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.

Koroa kendu burutik, eta sutara botako zuen, gardenki esanez: Zoritxar guztiak uxatuak daitezela eta sutan erre daitezela denak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 250. orr.

Eta neure gela parean umetan izandako txapitulak, tximiniak, teilatuak, denak berrikusten nituen, gardenki.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 33. orr.

Atoiontzi baten kea gardenki ebakita irteten zen, paper baten modura.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 338. orr.

Merkataritza gardenki librea den sistema batean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 213. orr.

Gauzak hain gardenki erakusteak bertute horixe dauka, nor bere lekuan jartzen duela.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 25. orr.

Zuek zuen bidea hartu nahi duzue, normala denez, zuen arazoak lehenago baino gardenkiago azaleratzen dituzue, askatasun handiagoarekin.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 125. orr.

Gorputza Sevresko portzelana baten antzera gardenki distirarazten dion zuritasun sutsu berezi hori.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hain gardenki (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus