Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aire gardenean eskegita geratu zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 298. orr.
Airea ezin da aldi berean iluna eta gardena izan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 342. orr.
Giro oskarbi gardenak, eguzkia pizten du indartsu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.
Begiak argiz zipriztindutako gau gardenean noragabeturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 517. orr.
Goi-mendietako ur gardenei beha. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 496. orr.
Ibai sakon, hotz, gardena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 215. orr.
Azala oso du zuria, gardena, tindu gorrixkaz ukitua, emakume britainiar askoren antzera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.
Begi urdinak eta gardenak zituen eta ile beltza. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 129. orr.
Bularra biribila du blusa gardenaren azpian. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 238. orr.
Zetazko soineko zuri garden batez jantzia. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 58. orr.
Lihozko alkandora zeukan soinean, gardena ia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 446. orr.
Plastikozko orri gardenetan sartuta. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 233. orr.
Beira gardenaren aurrean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 313. orr.
Kristal gardenetatik haren bisaia ozpina ikusten ahal zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.
Atsegin dut ur gardenetan biluzik bainatzea. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 253. orr.
Ageri-agerian utzi zuen azal gardeneko bular samur arrosa bat. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 129. orr.
Argazki garden samar bat nahikoa izango zen txostena osatzeko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 50. orr.
Eguzkiaren izpiek edo egunaren gezi gardenek. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 171. orr.
Inoiz giza eztarriak sortu duen ahotsik gardenena zuen, nik uste. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 298. orr.
Hegazti nabarrek, baso apartatuetan hegan, bazterrak aire samurrean zehar euren txorrotxio gardenez betetzen dituztenean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 107. orr.
Eta hegaztiek gauez, Helikonen baratze izoztuetatik, ahots goibelez auhen gardena jasotzen dutenean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 263. orr.
Ahotsa gardena zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 314. orr.
Txilin-hots garden batek bere etorreraren berri eman zion emakumeari; urrats batzuen hotsak, berriz, berari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 240. orr.
Zitararen kantu gardena. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 287. orr.
Bere ustez, kritikariak ilunak ziren, kriptikoak; artista onak, berriz, gardenak, ulerterrazak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 122. orr.
Estiloa, zehatza bezain gardena. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 108. orr.
Haren gorputzaren epela sumatzeko bezain hurbil, gizaseme eta emakumeen arteko harreman ez beti gardenen alderdi zabalez xuxurlaka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.
Haren aurpegiaren obaloa polit-polita zen, eta biribila, arrautza errun berria bezala, eta halako zuritasun garden bat erakusten zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 137. orr.
Uraren mehetasun garden hori dela-eta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2790. orr.
Nahiko polita zen, haurtxo hura, agerpen baten edertasun gardenekoa. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.
Oroitzapen argia, kutuna, gardena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 229. orr.
Gozamen gardenezko olatuek zeharkatu zuten bere gogoaren zola. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 67. orr.
Niri, ingeles barbaro honi, eman zait misterio garden hori agerian jartzea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.
Lan garbi gardena. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 175. orr.
Eguraldia oso hotza zen, airea bezain gardena. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 68. orr.
Kristala bezain gardena. Elizen arteko biblia Ap 4,6
Gogoeta abstraktu eta ura bezain gardenekin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 106. orr.
Neskak bi begi ura bezain garden zabaldu zituen, inoiz ikusi ez bezalako begiak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 39. orr.
Jaspe harria bezain gardena. oinazpian zafirozko solairua bezalakoa zuen, zeru-sabaia bezain gardena. Elizen arteko biblia Ir 24,10
Eta hiriko plaza urre hutsezkoa, beira gardena bezalakoa. Elizen arteko biblia Ap 21,21
Zerua garden zegoen eta haize epela zebilen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 203. orr.
Antartidan, uda partean ere, laino eta hodei alerik gabe, dena garbi eta garden dagoela ere, ez elurrik ez izotzik ez da urtuko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 154. orr.
Airea garbi-garbi zegoen, alde guztietan garden. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 251. orr.
Belarritxo meheak ere garden ageri ziren, errainu epelek gorrixkaturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 137. orr.
Nola liteke bestela nire pentsamenduaren orriak duela hain ordu gutxi ezagutu nauenarentzat horren garden eta argiro zabaltzea? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 101. orr.
Tira gazteak, mintza gaitezen garden eta gordin! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 36. orr.
Zoofitoak eta moluskuak igerian eta ur-azalean daude, uhinen gardenean garden. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.
Eta beraren atzean, zerua urdin, dirdaitsu, garden. Txillardegi «Putzu», 1999 - 257. orr.
Oso garden gogora dezaket euskaraz bakarrik dakien haur hura. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 178. orr.
Garden-garden ikusten ziren mendirik urrutienen islak ere. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.
Aireak duen garden zeharrargiarengatik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 459. orr.
Dioniso pozik geratu zen, liluraturik, entzundakoak emazte zenaren ahotsa ekarri baitzion gogora, zazpi bider areagoturik, bai ederrean bai gardenean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 116. orr.
Eta berdin mimetizatuko da zuhaitzaren adarrarekin, eta hosto berdeekin, eta ortziaren gardenarekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.
Hura itsasoaren gardena! Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 50. orr.
Sentimenen pertzepziotik ihes egiten baitu gorputz ez-garden ororen barnekoak eta izatea galtzen du erabat. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 89. orr.
bezain garden (6); erdi garden (3); eta garden (31); garbi eta garden (7); garbi garden (3); garden ageri (4); garden agertzen (3); garden bat (17); garden batean (4); garden batek (3); garden baten (6); garden batez (6); garden bihurtzen (3); garden eta (37); garden garden (5); garden gardena (5); garden hori (4); gau garden (3); gordin eta garden (3); hain garden (3); horren garden (3); irudi garden (3); madison square garden (8); oso garden (4); ozen eta garden (3); square garden (8); the garden (3); ur garden (8); zuri garden (3)
ahots gardena (5); bezain gardena (9); eta gardena (31); eta gardena izan (4); eta gardena izatea (3); garden gardena (5); gardena behar (3); gardena behar du (3); gardena da (20); gardena dela (4); gardena egin (3); gardena eta (24); gardena izan (20); gardena izan behar (6); gardena izatea (10); gardena zuen (3); guztiz gardena (3); irudi gardena (3); ispilu gardena (3); prozesuak gardena (3); prozesuak gardena izan (3); soinu gardena (3); ur gardena (6); xafla gardena (4); zuzena eta gardena (3)
aire gardenean (5); azal gardeneko (3); baino gardenago (3); eta gardenago (9); eta gardenagoa (3); eta gardenak (9); gardenago ageri (3); gardenago eta (3); gardenago ikusten (3); gardenagoa eta (4); gardenak dira (7); gardenak ere (4); gardenak eta (11); gardenak izan (5); gardenaren azpian (3); gero eta gardenago (3); ur gardenak (4); ur gardeneko (3); ur gardenetan (6)