Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
garbots 1 iz gaztainaren morkotsa.
Eguzkiaren joan hostoak dardaran ari direla, gaztainondoetatik garbotsak lurrean punpatuz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 15. orr.
Artetan garbots malindu batzuen ohean zango malinak trabatzen zaizkit, goroldioak bereganatu nahi balitu bezala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.
2 pl irud barrabilak.
Errain-ukaldika goiti eta beheiti mugitzen hasi zen, uhinka, neskaren uzkia eta bere garbots pare hantua elkarren kontra kuskaka sentitzen zituela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 82. orr.