Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
garbizaletasun 1 iz garbizalea denaren nolakotasuna.
Arantxa maitatzen nuela sinesten jarraitzen ahalegintzen banintzen ere, haren gauzak geroz eta gehiago gertatzen zitzaizkidan gorrotagarri; garbizaletasunaz gain, jakina. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 45. orr.
2 hiztunez mintzatuz hitz arrotzen aurkako joera.
Garbizaletasunari dagokionez, zeharo bat nator -nola ez?- Euskaltzaindiak 1959an plazaratutako agirian esan zenarekin. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 206. orr.
Bere baitan itxi eta euskal garbizaletasunaren defentsa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 288. orr.
Garbizaletasunaren ildotik asmatutako hitz berriak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 180. orr.