Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lincolnen estatua erraldoia garbitzen hasi da garbitzailea eskuilarekin eta xaboiarekin. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 44. orr.
Garbitzaile batzuk eta karabineroen emazteak atera ziren segizio bitxi hura ikustera. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 188. orr.
Presidente batek, garbitzaileek, taxistek edo irakasleek ez dituzten pribilegioak gozatzen ditu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 212. orr.
Sanjoan suko piltzar errausturen bat, garbitzaileen erratzei temoso ihes egindakoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 11. orr.
Gipuzkoako garbitzaleak, beren sindikatuak aintzineko, kexu eta greban dabiltza. Herria 2001-06-07
“Garbitzaileak” ezabatu eta horren ordez “garbiketa lanen arduradunak” idatzi nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 201. orr.
Nik ezagutu nuen urteetan garbitzaile gisa aritzen zen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.
· Beleak, Indiako garbitzaileak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 151. orr.
Monaren sukaldari nagusia nintzen eta bere plater-garbitzailea. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 26. orr.
Pertsonaia biblikoak zapata-garbitzaileak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 138. orr.
Argazkian, oinetako-garbitzaile bat, taberna bateko erakusleihoaren aurrean eta basokada bat ardo eskutik hurbil. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 53. orr.
Ubide ondoan gelditu ziren, oihal-garbitzailearen sororako bidean. Elizen arteko biblia 2 Erg 18,17
Hanburgoko arropa-garbitzaile baten eta trenbideko langile baten alaba zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 92. orr.
Goizaldeko seiak ziren eta kale-garbitzaileak azaltzen hasiak ziren. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 178. orr.
Orain urte batzuk, Milango kale-garbitzaile batek emakume baten gorpua aurkitu zian Duomotik hurbil. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 243. orr.
Etxeorratzetako leiho garbitzaileak. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 8. orr.
Semaforoetako haizetako-garbitzaile batek ez zituen nireak bezain begi urrikariak paratuko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 97. orr.
Lana bukatutako bulego-garbitzaileak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 34. orr.
Gizonak kedarrez estalia zuen aurpegia, tximinia-garbitzaile batek bezala. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 171. orr.
Goxotegia, agenteak, auto-garbitzaileak, plater-garbitzaileak. Irabazi ikasten duzun bitartean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.
Tren-garbitzaileekin aritzen zen hizketan. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 86. orr.
Monsieur Cresson -gau hartan garbitzaile-buru egiten zuena, alegia- ez zen gobernu ordezkariaren azalpenarekin konforme gelditu. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 90. orr.
Emakume komun-garbitzaileak, bere aldetik, etsipenaren arruntasun itogarria ezagutzen du. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 144. orr.
Aingeru zapata-garbitzaile bat emango dut, zilarrezko paperaz estaltzen nautenean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 195. orr.
Roberto Goaza komisarioak onaren eta gaizkiaren gainetik dagoenaren begirada zuzendu zion Cesarri, zure etorkizunaz dena dakitela eta etorkizun hori geratzen zaizkizun urte guztietan zapata-garbitzaile lanetan pasatzean datzala dakikenaren begirada. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 68. orr.
Torturatuen deiadarrak entzuten ziren oso sarri, baina etxe hartako emakume garbitzaileak sorbaldak goratzen zituen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 51. orr.
Ohera aurretik, krema garbitzailea ematen ari zela, erregaliak nork bidaltzen ote zizkion hasi zen pentsatzen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 57. orr.
Zenbat homosexual erre ote dituzte "su garbitzailean". Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.
basauriko garbitzaile (3); basauriko garbitzaileak (8); enpresako garbitzaileak (3); eraikinetako garbitzaileak (3); fcc enpresako garbitzaileak (3); garbitzaile bat (12); garbitzaile batek (7); garbitzaile batzuk (4); garbitzaile eta (5); garbitzaile gisa (3); garbitzaileak alde (4); garbitzaileak eta (3); garbitzaileak greban (4); garbitzailearen sororako (3); garbitzailearen sororako bidean (3); horma garbitzaile (3); kale garbitzaile (11); kale garbitzaile bat (4); kale garbitzailea (4); oihal garbitzailearen (3); oihal garbitzailearen sororako (3); oinetako garbitzailea (3); tximinia garbitzaile (3); udal eraikinetako garbitzaileak (3); zapata garbitzaile (6); zapata garbitzailea (3); zapata garbitzailearen (3); zortzi garbitzaile (3)
basauriko garbitzaileek (7); basauriko garbitzaileen (12); basauriko garbitzaileen greba (5); dute garbitzaileek (3); enpresako garbitzaileek (3); eraikin publikoetako garbitzaileek (3); eraikinetako garbitzaileek (6); fcc enpresako garbitzaileek (3); garbitzaileek beste (11); garbitzaileek beste kobratu (7); garbitzaileek eta (3); garbitzaileek greba (5); garbitzaileen greba (20); garbitzaileen grebak (4); irungo garbitzaileen (6); irungo garbitzaileen greba (5); kale garbitzaileek (6); publikoetako garbitzaileek (5); publikoetako garbitzaileen (3; udal eraikinetako garbitzaileek (6); udal garbitzaileek (10); udal garbitzaileek beste (10)