Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espezie osoa desagertuko balitz ere, aireak ez luke bere garbitasuna galduko, eguzkiak ere ez bere distira. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 185. orr.
Lehen aldiz etorri nintzenean lurraldearen garbitasunak eta berdetasunak harritu ninduen. Berria - Kirola 2004-04-16
Eritegia areto luze argitsua da, garbitasun handia dago hemen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 120. orr.
Zer garbitasun atera daiteke zikinetik? zer egia gezurretik? Elizen arteko biblia Si 34,4
Ikastetxeotan garbitasun gehiago eskatzea da deialdiaren arrazoia. Berria - Euskal Herria 2004-05-19
Hauteskundeen garbitasuna argitu arte Taiwanen ez dago presidenterik. Berria - Mundua 2004-05-21
Bere ahotsa entzun nuenean benetan erakarri ninduen bere garbitasunak. Berria - Kultura 2004-09-04
Bazituela euskalki honek [bizkaierak] bere alderdi onak: zuzentasuna eta garbitasuna. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 73. orr.
Horiei ustezko santutasun eta garbitasuna dariela. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 156. orr.
Maitasun horren garbitasuna erakusteko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 318. orr.
Birjintasunaren garbitasuna hobesten dutenak, sexua amatasunarekin berdintzen dutenak, amodio bakarrarena sinesten dutenak. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 85. orr.
Inoiz galtzen bada arimako garbitasuna, erabateko garbikuntzaz berreskuratu egin beharko da. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.
Hilabete haietantxe hasi zen argitaratzen "Arrazaren Defentsa" delakoa, eta garbitasunaz barra-barra hitz egiten zuen jendeak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 58. orr.
Kolore bakoitzari sentimendu edo kontzeptu estetikoren bat eransten diola, zuriari garbitasuna, gorriari maitasuna. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 25. orr.
Gauza santuak egiteko behar den garbitasunik ez badute ere. Elizen arteko biblia 2 Kro 30,19
Garbitasun usaina zegok alde guztietan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 139. orr.
Garbitasun zerbitzuko langileek hilaren 13an deitutako grebaren ondorioz. Berria - Ekonomia 2004-01-27
Enpresak, greba amaitzean, garbitasun plan berezia jarri zuen abian, eta orain inguru batzuen desinfekzioa baino ez da falta. Berria - Euskal Herria 2004-04-14
Hau nazka! -pentsatu zuen komisarioak, garbitasun-kontuetan oso zorrotza ez zen arren, eta nardaz begiratu zion astiro kulunkatzen zen oin biluziari-. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 174. orr.
Gorde behar den garbitasun-erritual miragarria. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 270. orr.
Maindire zuri mugagabea garbitasun belo bat iruditzen zitzaion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.
Estatu zerbitzuetako "arraza ariarraren garbitasun" legeak. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 241. orr.
· Arraza garbitasun printzipioaren espainoltasuna bereziki azpimarratzen. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 242. orr.
Jatorrizko eta etorkiko odol garbitasunik ezean [...] dirua egin eta diruz eros zezakeela faltan zuena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 44. orr.
Beloa jantzirik hurbildu zitzaion, eta eskua luzatu ziolarik, beloaren zati batekin bildu zuen, haren erritu garbitasuna ez apurtzearren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 123. orr.
Gertatzen dena da, gauza hauetan guztietan bihotz-garbitasunez ez dutela bilatzen Jainkoa. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 57. orr.
Arima-garbitasun zentzugabe eta arriskutsu horretan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 105. orr.
Dabid ere asko aldatu zen garbitasuna dela eta, batez ere higiene pertsonalarekiko. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 279. orr.
Izurriaren kontrako erremediorik onena garbitasuna dela. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 23. orr.
Gorputzeko nahiz etxeetako garbitasunari ere behar duen balioa eman zaionean. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 126. orr.
1.100 milioi pertsonak ez du urik etxean, eta badira 2.400 milioi lagun, ia-ia biztanle guztien erdia, garbitasun sistemarik gabe bizi direnak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 152. orr.
Tatuajeak eta piercingak ere arriskutsuak gerta daitezkeela garbitasun eta segurtasunik gabe egiten direnean. Berria - Euskal Herria 2004-05-19
Akusatuek, hiesa garbitasun ezaren ondorioz zabaldu zela esan zuten epaiketan. Berria - Gaiak 2004-05-07
Elizbarrutiko gotzainaren oniritziaz eta beraiek ere garbitasun-botoa egin ondoren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 154. orr.
Eta berehalaxe ulertarazi zitzaidan hiru eskaintza haiek obedientzia santua, pobretasun txit gorena eta garbitasun distiratsua adierazten zutela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1088. orr.
Garbitasun bat nahiz, lehen mezu bat igorri zion Josepek. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 166. orr.
da garbitasun (4); da garbitasun bat (3); den garbitasun (6); du garbitasun (4); dute garbitasun (4); dute garbitasun handirik (3); ere garbitasun (3); eta garbitasun (19); ez dute garbitasun (3); garbitasun bat (25); garbitasun bat finkatu (3); garbitasun bat nahi (3); garbitasun bat nahiz (3); garbitasun baten (10); garbitasun eta (13); garbitasun gehiago (5); garbitasun handia (3); garbitasun handirik (8); garbitasun neurri (3); garbitasun osorik (3); garbitasun osoz (5); garbitasun zerbait (3); zerbait garbitasun (4)
bere garbitasunak (3); bihotz garbitasuna (3); deus garbitasunik (9); deus garbitasunik ez (5); eta garbitasuna (10); eta garbitasunaren (3); eta garbitasunean (3); eta garbitasunez (3); garbitasuna eta (14); garbitasunak egiten (3); garbitasunaren eta (4); garbitasunaz eta (3); garbitasunez eta (3); garbitasunik ez (12); garbitasunik ez da (3); garbitasunik gabe (4); honen garbitasuna (3); odol garbitasuna (4); odol garbitasunaren (5); zen garbitasuna (4)