Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
garbiontzi (orobat garbi-ontzi) iz garbiketak egiteko ontzia.
Ekarri pitxer bat ur eta garbiontzia honat!, eraman etxeko jaunaren zaldia harat! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 220. orr.
Yinek garbiontzia laga zuen seigarrenaren atzean. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 308. orr.
Burkoa bustia eta bihurritua zegoen, garbi-ontzitik atera berria balitz bezala. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.