Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bakan entzun dut norbait gaztelaniaz hoin ederki, garbiki, emeki, sentsualki mintzo, hitzez gozatuz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 76. orr.
Motorraren zaratotsa garbiki heltzen zitzaion. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 80. orr.
Nafarren mintzaira denaz geroz, garbiki ageri da Nafarroa Euskal Herria dela. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 75. orr.
Bestalde, eta garbiki mintzatzeko, berrikitan kontatua zidan emazte ixtorio hura ez zitzaidan batere gustatzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 164. orr.
Nehor gutik zuen indarkeriaren bidea garbiki gaitzesten. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 42. orr.
Esan dezadan garbiki: gaizki samar taxututako suspentse nobela da, pertsonaia sinesgarririk gabea, beste ahulezia askoren artean. Berria - Kultura 2004-06-30
Iduritzen baldin bazaie batzuei ez naizela Espainiaren aldera aski isuria, ez ditudalakotz deplauki eta garbiki Espainiako hiri nagusien ondotik jartzen, [...]. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 225. orr.
Eta hurrengoan polikiago azalduko dizudala dena garbikiago. Txillardegi «Putzu», 1999 - 124. orr.
Bada garaia hau garbi ikusteko eta are garbikiago esateko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 209. orr.
Jainkoa garbiki bilatzen duen gizakiak estura eta tristura moduko bat nabarituko duela behin baino gehiagotan. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.
aski garbiki (9); berak garbiki (4); buruak garbiki (3); da garbiki (7); du garbiki (15); du garbiki ez (4); dugu garbiki (3); ere garbiki (12); ere garbiki erran (3); erran du garbiki (6); eta garbiki (15); garbiki adierazten (3); garbiki agertu (3); garbiki atxikitzeko (4); garbiki diona (3); garbiki erakusten (5); garbiki erakutsi (3); garbiki erraiteko (5); garbiki erraiten (5); garbiki erran (34); garbiki erran du (17); garbiki erran dute (4); garbiki errana (8); garbiki erranez (5); garbiki eta (8); garbiki ez (5); garbiki jakin (4); garbiki mintzatu (9); garbiki mintzatu da (4); garbiki mintzatua (3); giten garbiki (4); hori ere garbiki (3); hori garbiki (4); mintza giten garbiki (4); nuen garbiki (3); zuen garbiki (3)