Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garbiketa (549 agerraldi, 126 liburu eta 195 artikulutan; ETCn 9.196 agerraldi) 1 iz garbitzea. ik garbikuntza.

Hala nola edalontzi, pitxer eta suilen garbiketa. Zoruaren garbiketa kirten bati lotutako moltso umelarekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 211. orr.

Garbiketarako gauzak erosi eta hautsa kentzen hasi naiz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 65. orr.

Garbiketarako ontzia.  Elizen arteko biblia   Sal 60,10

Ur hotza erabiltzen nuen neure garbiketarako.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 24. orr.

Prestige ontzia ondoratzeak sortutako kalteen garbiketak eragindako gastuak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-01

Garbiketako emakumea saskiarekin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 189. orr.

Zeregin franko zegoen beti, gonbidatuak etxean, batzuetan mahai inguruan hogei lagun, eta gauerdia ongi aurreratu arte garbiketan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 139. orr.

Garbiketan laguntzeko, gauerdia pasatu arte edo.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 139. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Israelgo Armadak garbiketa etnikoa egiten al du?  Berria - Mundua   2004-07-13

Ez dut maiz garbiketa orokorrik egiten. Garbiketa lehorreko dendaren ondotik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.

Galdindoko araztegian garbiketa biologikoa egiten hasi zirenetik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Garbiketa on baten beharrean zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 395. orr.

Sofisten eskola aztertzen hasi baino lehenago, irakurleak garbiketa kritiko bikoitza egin behar du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 34. orr.

Otoitz egitera deitu baino lehenagoko garbiketa erritualak egin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 37. orr.

Etxez etxeko garbiketa.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Wendy berarekin joango zen udaberriko garbiketa egiteko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 211. orr.

3 hed

Munduan juduen aurka izandako garbiketak.  Berria - Mundua   2004-11-14

Berriro 1936ko "garbiketa" zabala zetorren Euskal Herrira.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 183. orr.

Giza eskubideen aldeko abokatuek lapurreta, diru garbiketa, zerga iruzurra eta fondo publikoak bidegabe erabiltzea leporatu diote.  Berria - Mundua   2004-07-25

Destierroak, nola esan?, garbiketa sozial funtzioa ere bazuen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 26. orr.

Falujan «azken garbiketetan» ari dela esan du AEBetako Armadak. herria¬

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ospitale bateko garbiketa-saio arrunt bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 191. orr.

Den-denaz egingo zuen errieta: garbiketa ontziez, arropa zabaltzeko sokez, ur ponpaz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.

Gosariarekin batera garbiketa tresnak, lanbasa eta lejia ekartzen dizkidate egunero.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 96. orr.

Garbiketa-tunel batetik zuzenean etorria bezainbat distiratzen zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 220. orr.

Garbiketa greba.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Zigilua segidan Credencialean daukat, ohea non dudan badakit, eta ere garbiketa tokia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 116. orr.

Han egiten al ditu orain garbiketa lanak zure neskameak?  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 37. orr.

Garbiketa lanetan parte hartu zuten gehienak gurasoak ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Hemen, lehen graduko moduluan, ea destinorik, garbiketa lanik alegia, ez al zuen nahi galdetu zion kartzeleroak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 201. orr.

Basauriko udal eraikinetako garbiketa langileek.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Bizkaiko garbiketa sektoreko 400 langilek.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

Eibarko jangela eta garbiketa zerbitzuetan mugarik gabeko greban diraute.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Kostaldeko hondakinen garbiketa-programek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Garbiketa-txandena ere gogorarazteko.     «Kuskue tanden», 2004 - 19. orr.

Judutarrek garbiketa-egun solemnean aitortzen zituzten beren bekatuak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

· Auto garbiketa enpresek ere lehen bezala erabiltzen ahalko dute ura.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Inspektorearen ustez, klanen arteko kontu-garbiketa argia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 106. orr.

Negozioak ditu auto garbiketaren arloan ere.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

Langileek gogor salatu dute arropa garbiketa zerbitzua azpikontratatzeko asmoa.  Berria - Ekonomia   2004-02-18

Umekeria uste baino larriagoa gertatu zen eta azkenean ospitalera eraman behar izan ninduten, eta han, sabel garbiketa egin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 56. orr.

Gizarte garbiketaren politika dago honen atzean, eta ondo prestatutako jendea hilketen atzean.  Berria - Gaiak   2004-05-04

6 garbiketa(k) egin

Garbiketa egin beharko luke: atzoko soberakinak plateretan gogortzen, harria gainezka; disko konpaktu piloa lurretik sakabanatuta; ohea egin barik; dutxa ilez eta xaboi orbanez beteta...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 57. orr.

Egunero etxeetan garbiketak egiten ditugunean erabiltzen dugun tresna bat: zurgagailua.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 53. orr.

Hilabete da garbiketa egin genuela -esan zuen inudeak-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 18. orr.

Nik janaria prestatu eta garbiketa egiten dut.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 201. orr.

Garbiketa egiteko ordua, gero arropak lehortuko baitziren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 67. orr.

Errekan garbiketa egitea.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 68. orr.

Garbiketa egiten ari zen edozein gelatan izaten zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 37. orr.

Beraz, egunerokotasunean finkatuko du biziraupen estrategia: eguneroko garbiketak egin, arropa apaindu, ikasi, irakurri...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 15. orr.

Garbiketak egin behar eta, banoa komunetara.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 191. orr.

Egunero etxeetan garbiketak egiten ditugunean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 53. orr.

Gizona seropositiboa denean eta emakumea kutsatu gabe dagoenean, haziaren garbiketa egin behar zaio gizonezkoari.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

· (erritualak) Arratsalde erditsuan esnatu zelarik, garbiketak egin, eta otoitzean hasi zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus