Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jaitsi zen Moises menditik herriagana, garbitu zuen eta arropak ere garbiarazi zizkien. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 184. orr.
Hatz bat sartu zion Big Joeri ahoan, eta han zituen hondarrak erauzi ostean, ahoa garbiarazi zion. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 21. orr.
Gero Nafarroako Errege batek garbiarazi zuen; geroztik zinez arras garbiturik dago, zuhaitz herrestorik gabe, iduri basamortua edo desertua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 73. orr.
Iberokoak Nagoreren sakeari neurria hartzen badio erren utziko du Irurtzungoaren jokoa, ostera Nagorek frontoiko bazter guztiak garbiarazi egingo dizkio. Berria - Kirola 2004-07-02
Bota egin zituen hiritik eta garbiarazi idolorik zeukaten etxeak. Elizen arteko biblia 1 M 13,47
Begia gainean ezarri orduko zer erabakiko eta ni goitik beheiti garbiaraztea, ur suan berotua eta larru beratzak erabiliz horretarako. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 243. orr.