Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zen ageri han ez ospelik, ez erredura edo garatxorik, ez negal, baba, kalentura, pustula, zimur, kailu, orbain edo granorik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.
Zure aurpegian garatxo ttiki bat atera zitzaizun egun hartan bertan eta garatxo hura, zure aurpegia ispilura nahikoa hurbilduz gero hildakoaren aurpegiaren berbera zela iruditu zitzaizun. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 185. orr.
Emakumeen bizkar garatxo eta orbainez beteen aurrean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 181. orr.
Haien aurpegiak mamitsuak eta biribilak ziren, hainbatek garatxoak zituzten, eta naparbantzuren bat edo beste ere bazen haien artean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 30. orr.
Mihi punttan garatxo eder bat edukitzeaz gain totela zenez gero, Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 88. orr.