Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garapen (ETCn 54.486 agerraldi) 1 iz garatzea.

Garunaren garapenean.  Berria - Gaiak   2006-05-02

Unibertsitateak duen zeregin handia, ezinbestekoa eta bazter ezina, gizartearen garapenean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 47. orr.

Herrien garapena eta herrien garaipena, biak, Internetekin loturik daude oraingoz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 156. orr.

Bi gene aurkitzen dira kakalardoaren hanken garapena kontrolatzen dutenak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 96. orr.

Giza zientzia modernoen sorrera eta garapena.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 38. orr.

Eskerrik asko zuei, liburu honen garapenean eskaini didazuen laguntzagatik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 6. orr.

Garapen gutxiko literaturetan gabiltzanok ere badugu Leopardik aipatzen zuen antzeko pagotxa, tradizio urri batek ematen digun sortzeko aukerarena alegia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 34. orr.

Autista askok erakusten duten garapen motela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

Garapen jarraiki batean eta epe luzera begiratu nahi duen aurrerakuntzarako.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 139. orr.

Garapen soziala bultzatzeko.  Berria - Kultura   2006-04-11

Teknologia transferentzia eginez edota hezkuntzaren garapena sustatuz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 300. orr.

Oztopoak baitaude euskararen erabileraren garapenean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 194. orr.

Azpigarapenaren eta garapenaren artean dago euskal kultura, krisi gorrian.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 118. orr.

Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoari buruzko estatistikak.  Berria - Kultura   2004-04-28

Garapen ekonomikoaren bizkortzailea da gerla.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 153. orr.

Garapen demografikoak eta enpleguaren bilakaerak gastua nabarmenki handituko dutela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 146. orr.

Gure zientzia eta teknologia garapenerako sistema.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 139. orr.

2 (ekonomian)

"Ikerketa eta Garapenerako" (I+G) erabiltzen diren inbestimenduak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 128. orr.

Giza Garapenaren Indizea.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 205. orr.

Nazio Batuen Merkataritza eta Garapenerako Konferentziaren (UNCTAD) arabera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 240. orr.

Munduko Bankuak garapen bidean diren herrialdeak ditu helburu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 261. orr.

Zenbait erakundez dago osaturik gaur egun MB: Berreraikitze eta Garapenerako Nazioarteko Bankua, Garapenerako Nazioarteko Elkartea, Nazioarteko finantza Korporazioa eta Inbertsioen Bermerako Agentzia Multilaterala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 261. orr.

3 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Gizarte zientzien arloetako ikerkuntza jardueraren garapen maila, apalagoa da beste arlokoen garapena baino.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 122. orr.

Garapen-arazoak zituzten haurrentzako eskola berezi batera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.

Sistemaren garapen ereduaren parte da kooperatibismoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.

Garapen politiketan akatsak sufrimendu eta bizitzekin ordaintzen direnez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 299. orr.

Noiz arte jarraitu dezake mendebaldeko gizarteak edo mundu ustez garatuak garapen sistema horretan?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 137. orr.

Planifikatu gabeko garapen prozesu luze baten ondorioz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 217. orr.

Garapen bidean diren herrialdeen lan egoera eskasak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 209. orr.

Turismoa ezin da izan gure herriaren garapen sail bakarra!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 32. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gorputz-garapen orekatua eta edertasun fisikoa balio gorenak zirela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.

Oso gutxik dakite azken fase hori, artista-garapenaren adierazpen hori, hondamendizko galera batek eragina dela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.

Giza garapenari buruzko aipatu azken txostenean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 283. orr.

Haien enbrioi-garapena gobernatzen duten geneak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

Eta ekonomia hazkundea ez da ekonomia garapena, baina bada zerbait.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.

Epe luzeko ekonomia-garapenerako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 59. orr.

Gure zientzia eta teknologia garapenerako sistema.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 139. orr.

Kuhnen iritziz, zientzia-garapenak (hots, teoriaren edo, hobeto esan, paradigmaren hautaketa-prozesuak) ez dio zientziaren razionaltasun algoritmikoari jarraitzen, irizpide psiko-soziologikoei baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

Industria-garapenaren garrantziaz oharturik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Ikerketa-garapenean (IG) inbertsiorik handienak egiten dituzten herrialdeetako enpresek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.

Nazio-garapenaren funtsezko hiru osagai.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.

Ekonomi eta gizarte-garapenagatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 202. orr.

Barne-garapen atzeratu baten zantzuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 208. orr.

5 (jasangarri, iraunazgarri izenondoekin)

Haren arabera, garapen jasangarria guztion ahotan dago gaur egun, eta hiru ardatz nagusiren gainean egiten da horri buruzko eztabaida: biodibertsitatea eta garapen jasangarri ekonomikoa eta soziala. kulturen eta hizkuntzen garapen jasangarria.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Plana ingurumena babestu eta garapen jasangarriari eusteko asmoz egin dute.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Garapen iraunarazgarria erdiesteko ezinbestekoak zirela oinarrizko aldaketak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 317. orr.

6 garapen bide (ETCn 1.636 agerraldi; orobat garapenbide ETCn 21 agerraldi)

Betiko oinazeak jasango ez dituztenak, bestalde, behin-behineko gaitzak penatuko lituzke euren bekatuengatik, arinenak izanda ere, edota bertuteen garapen bidea lantzeko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 381. orr.

Bertsularitza bizirik da Araban, eta garapen bide onean.  Herria   2004-01-15

Erakundez Kanpoko Elkarteak eta garapen bideak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 58. orr.

Herrialdeen garapen bidean kulturak duen garrantzia azpimarratu nahi dute.  Berria - Kultura   2004-12-28

Garapen-bidean zeuden gainerako eskualde handietan, oso urriak ziren oraindik industria-ondasunak eta azpiegitura ekonomikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.

Munduko Bankuak garapen bidean diren herrialdeak ditu helburu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 261. orr.

Diputazioak aurten hiru milioi euro jarriko ditu garapen bidean dauden herrialdeetako proiektuak laguntzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Erabakigune hori garapen bidean diren nazioei gizateriaren gehiengoari irekitzen dela irudikatu nahi da.  Berria - Mundua   2004-01-02

Kontuan hartu horien gorputz egiturak (edo bauplanak) ez direla hautespen hitsaren ondorio, baizik eta herentzia filogenetiko, garapenbide eta arkitekturako hertsaduren bidez eratu direla.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

Garapen bidean diren herrialdeetan, urte horietan, 52 milioitik 65era soilik igo zen immigrante kopurua.  Berria - Harian   2006-04-20

Gaur egungo muga ekologikoak ezinezko bihurtzen du garapen bidean diren herrialdeen industrializaziorako eredua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 316. orr.

Eskualde honek [...] garapen-bideko herrialde askok duten esportazio-egituraren antzekoa du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 137. orr.

Inbertsioen dinamika berria garapen-bideko eskualdeetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 76. orr.

Hitzarmena positiboa da EBrentzat eta baita garapen bideko herrialdeentzat ere.  Berria - Ekonomia   2004-08-03

Autogintzaren sektoreak, gainera, «une delikatuak» dituela gogoratu du sindikatuak baita trokelgintzak ere, garapen bideko herrialdeen «dumpinarengatik».  Berria - Ekonomia   2006-01-24

7 garapen iraunkor (626 agerraldi, 3 liburu eta 115 artikulutan; ETCn 1.968 agerraldi)

Garapen iraunkorra alderdi politiko, gizarte mugimendu eta abarren agenda politikoan txertatu den terminoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Garapen iraunkor kontzeptua argitzeko lehen pausoa hazkundearen eta garapenaren arteko bereizketa egitea da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 39. orr.

Garapen iraunkor batek [...] ingurumena babestu behar hori betetzen duen produkzio sistema bat behar du.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 43. orr.

Basoen garapen iraunkorra lortzeko akordioa adostu dute Araban.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Gipuzkoako Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatuak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

AHT garapen iraunkorrerako garraiobiderik egokiena dela.  Berria - Euskal Herria   2004-09-10

Garapen Iraunkorraren Aldeko Nazio Batuen Erakundearen menpeko Batzordeak.  Berria - Gaiak   2004-04-17

· Bestelako balio batzuk beharko ditugu, zinez nahi baldin badugu gure garapena iraunkor izan dadin.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

aldundiko garapen (13); aldundiko garapen iraunkorreko (10); baina garapen (8); baten garapen (6); bere garapen (18); beren garapen (5); da garapen (25); da garapen iraunkorra (5); darretxe garapen (5); dela garapen (6); den garapen (12); dira garapen (14); ditu garapen (10); du garapen (20); du garapen kontseiluak (7); duen garapen (17); dute garapen (11); duten garapen (6); edo garapen (9); egungo garapen (5); ere garapen (7); eta garapen (164); eta garapen bidean (9); eta garapen bideko (9); eta garapen ekonomikoa (10); eta garapen iraunkorra (7); eta garapen iraunkorraren (8); eta garapen kontseiluak (5); euskal herriaren garapen (7); euskal herriko garapen (13); foru aldundiko garapen (12)

garapen bat (12); garapen bidean (88); garapen bidean dauden (30); garapen bidean diren (35); garapen bideko (136); garapen bideko beste (5); garapen bideko ekonomien (9); garapen bideko herrialde (14); garapen bideko herrialdeek (12); garapen bideko herrialdeen (22); garapen bideko herrialdeentzat (5); garapen bideko herrialdeetako (8); garapen bideko herrialdeetan (20); garapen bideko herrialdeetara (5); garapen bideko zenbait (5); garapen ekonomiko (21); garapen ekonomiko eta (6); garapen ekonomikoa (62); garapen ekonomikoa eta (6); garapen ekonomikoa sustatzeko (5); garapen ekonomikoaren (16); garapen ekonomikoari (6); garapen ekonomikorako (14); garapen eredu (24); garapen eredu berri (6); garapen eredua (10); garapen ereduaren (5); garapen ereduari (6); garapen eta (40); garapen handia (12); garapen handia izan (5); garapen historikoa (6); garapen hori (9)

garapen iraunkor (28); garapen iraunkor kontzeptua (8); garapen iraunkorra (103); garapen iraunkorra eta (8); garapen iraunkorra lortzeko (11); garapen iraunkorrak (16); garapen iraunkorrarekin (6); garapen iraunkorraren (72); garapen iraunkorraren aldeko (7); garapen iraunkorraren euskal (5); garapen iraunkorrari (10); garapen iraunkorraz (7); garapen iraunkorrean (10); garapen iraunkorreko (22); garapen iraunkorreko diputatu (10); garapen iraunkorrerako (30); garapen izugarria (5); garapen jasangarria (16); garapen jasangarriaren (13); garapen kontseilua (35); garapen kontseiluak (51); garapen kontseiluan (21); garapen kontseiluaren (41); garapen kontseiluaren eta (6); garapen kontseiluari (5); garapen kontseiluko (42); garapen maila (15); garapen maila desberdineko (6); garapen mota (5); garapen osoa (5); garapen profesionala (8); garapen proiektu (10); garapen soziala (5); garapen teknologikoa (9); garapen teknologikoaren (6)

herriaren garapen (12); herriko garapen (14); ikerketa eta garapen (5); nazio garapen (8); oraindik garapen (5); zen garapen (6)

baten garapena (8); bere garapena (6); duen garapena (23); ekonomiaren garapena (12); enbrioiaren garapena (8); eta garapena (65); garapena bermatzeko (7); garapena bultzatu (7); garapena bultzatzeko (12); garapena da (8); garapena ekarri (5); garapena ere (5); garapena eta (66); garapena eta berrikuntza (7); garapena ez (20); garapena ez da (11); garapena izan (15); garapena izan du (5); garapena sustatu (6); garapena sustatzeko (11); giza garapena (8); haren garapena (5); horren garapena (9); izan duen garapena (13); teknologiaren garapena (8); zientziaren garapena (5)

enbrioiaren garapenaren (6); erabileraren garapenak (6); erabileraren garapenak kostua (6); eta garapenarekin (6); eta garapenaren (40); euskararen erabileraren garapenak (6); garapenak eta (7); garapenak kostua (6); garapenak kostua izan (6); garapenarekin eta (5); garapenaren alde (12); garapenaren aldeko (9); garapenaren artean (5); garapenaren arteko (5); garapenaren eta (18); garapenaren indizea (8); garapenaren inguruan (6); giza garapenaren (15); giza garapenaren indizea (8)

eta garapenari (18); eta garapenari buruzko (10); eta garapenean (35); eta garapeneko (6); garapenari begira (6); garapenari buruzko (29); garapenari dagokionez (6); garapenari eta (8); garapenean eta (14); giza garapenari (8); giza garapenari buruzko (5); ikerketa eta garapenean (15); ikerketan eta garapenean (5); ingurumenari eta garapenari (5)

da nazio garapenerako (5); ditu nazio garapenerako (5); eta garapenerako (69); eta garapenerako erakundeak (7); eta garapenerako europako (5); eta gizarte garapenerako (6); eta nazio garapenerako (10); garapenerako behar (5); garapenerako biltzarra (22); garapenerako biltzarra eta (5); garapenerako biltzarrak (44); garapenerako biltzarraren (22); garapenerako biltzarrean (6); garapenerako biltzarreko (9); garapenerako erakundeak (7); garapenerako eta (13); garapenerako europako (6); garapenerako helburuak (6); garapenerako hezkuntza (7); garapenerako laguntza (5); garapenerako nazioarteko (5); garapenerako programak (5); garapenik ez (5); gizarte garapenerako (8); ikerketa eta garapenerako (13); lankidetza eta garapenerako (13); nazio garapenerako (115); nazio garapenerako biltzarra (22); nazio garapenerako biltzarrak (44); nazio garapenerako biltzarraren (22); nazio garapenerako biltzarrean (6); nazio garapenerako biltzarreko (9); nazioarteko garapenerako (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus