Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
garaño1 iz ernaltzeko zaldia. ik almazari.
Lehenengo eta behin, zalditegira joan ziren, non bi behor ikusi baitzituzten, bata zuri-grisa eta bestea gaztainkara argia; garaño uher bat ere bazegoen, zatar samarra. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 111. orr.
Garañoa erosten badidak, hiretzat nekazari hilak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 122. orr.
Garaño bizkor baten gainean itziorik agertu duk orduan Karlos Setimo gazte-gaztea, txapel zuri zabala bere urrezko borlaz hornitua. Txillardegi «Putzu», 1999 - 107. orr.