Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire garantia guztiak dauzkazu. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 268. orr.
Kapitain jaunak garantia guztiak eman dizkizu! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 272. orr.
Baina gure buruari galdetu beharko genioke presaka ibiltzeak, eta batez ere garantia eskasekin ibiltzeak -garantia eskasekin ibiltzea baita, esaterako, behar denean ikaslibururik ez izatea-, bide zuzenetik eramaten gaituen. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 71. orr.
Presoek «oraingo prozesuan parte hartzeko garantiak» nahi dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-12-31
Zenbaitek ondoan, eta geroari buruz garantia baten ukaiteagatik, josteko mekanikaren erabiltzen ikasi zidaten. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 63. orr.
Buruzagi-ordea gizona da, kaskoduna, horrek derama lan guzia, eta ezagutzen duzunaz geroz, garantia ona duzu. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 68. orr.
Epaiketek anitzetan ez dutela inolako garantiarik, giza eskubideen aldeko elkarte askok behin eta berriz salatu izan duten gisa. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 180. orr.
Zein den erabil daitekeen metodologia eta zer sailkapen motak eskaintzen dituen garantiarik handienak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 167. orr.
Espiritua da hartuko dugun ondarearen garantia. Elizen arteko biblia Ef 1,14
-[Telefonoak] garantia dauka! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 63. orr.
Etika, garantiak edo segurtasuna nahi bazenuen, epeka ordaindu beharreko mikrouhin-labe bat erosi besterik ez zenuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 170. orr.
garantia bat (4); garantia bat da (3); garantia guztiak (5); garantiarik gabe (4); zer garantia (3)