Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garaile (1525 agerraldi, 134 liburu eta 752 artikulutan; ETCn 13.084 agerraldi;) 1 izond garaitu duena. ik garaitzaile. (izan aditzarekin: kiroletan)

Azkeneko bi partidetan garaile izan ondoren.  Berria - Kirola   2004-01-18

Danilo Hondo izan zen Voltako 5. etapako garailea.  Berria - Kirola   2004-06-19

1999tik 2002ra Montecarloko Rallyko garailea izan zena autotik jaitsi da.  Berria - Kirola   2004-01-23

Esain eta Pascualen arteko partidaren garailea izango Aoizkoarren hurrengo aurkaria.  Berria - Kirola   2004-03-24

2 (izan aditzarekin: hauteskundeetan)

Ez dela «ez garailerik ez galtzailerik» izan azpimarratu zuen Sanzek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Ezkerreko zerrenda (PS-PC-PRG) izan zen igandean eginiko lurralde hauteskundeen lehen itzuliko garaile nagusia, bozen %38,48 eskuratuta.  Berria - Mundua   2004-03-27

Garailea abstentzioa izan dela diote EAko gazteek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

3 (izan aditzarekin: lehiaketetan edo kidekoetan)

Gure Artea sarietan garaile izandako artisten obrak biltzen dituen erakusketa zabaldu zuten atzo Berlingo Kreuzberg auzoko Kunstlerhaus Bethanien erakustokian. herria¬

Baina aurtengo irabazleak nortzuk izan ziren jakiteaz gain,urtero bezala, iazko garaileei garaikurrak eman zizkieten.  Berria - Kultura   2004-02-01

Ohi bezala, Eusko Jaurlaritzak aurtengo garaileen lanak argitara eman ditu.  Berria - Kultura   2004-10-30

Eguzkiaren argia Ararateko mendi-hegitik Beyaziteko hiriaren eta jauregiaren gainera zabaltzen zen, zuriko eta goibel, baina baita garaile ere, irabazle.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 83. orr.

4 (predikatu gisa)

Gaixotasunaren aurkako borrokan garaile atera ahal izateko.  Berria - Gaiak   2004-07-14

Aimar eta Beloki garaile atera dira jokatutako partidetan.  Berria - Kirola   2004-01-28

Azken inkesten arabera, Bush garaile aterako da Kerryren kontra.  Berria - Mundua   2004-03-31

Inozoren batek baino ez zezakeen pentsa Alemania garaile irtengo ez zenik; ingeles burugabeak "ez ziren konturatzen jokoa galdua zutela".  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 76. orr.

Kanboko Txikito edo Billabonako Besamotza banintz moduan, partida alimale baten ondotik garaile herriratzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 142. orr.

Garaile sentitzen zen, eta harrotasunez kontatzen zuen nola FAIkoen esku utzi zituen bi apaizak, nahi zutena egin zezaten haiekin.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 14. orr.

Txapelketako finalean lau taldeetako ordezkariak aritu ziren, eta azken emaitzaren arabera, Lasarte gertatu zen garaile.  Berria - Kultura   2004-07-06

Harik eta ni borrokatik garaile itzuli arte.  Elizen arteko biblia   1 Erg 22,27

Azkenik metenpsikosiaren portuan garaile eta argiturik sartu zenean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 47. orr.

Gero, bi kargalari, kaiola ikaragarri haren azpian makur-makur eginda, aurretik zituela, bere etxerantz abiatu zen doktorea, garaile.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 51. orr.

Robert Bartok eta Jaan Kirsipuu garaile.  Berria - Kirola   2004-03-09

McLaren garaile Montoyarekin.  Berria - Kirola   2004-10-26

Azkenean, hormonak garaile beti.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 28. orr.

Mikhail Saakashvili Georgiako bozetan garaile. herria¬

Alderdi Sozialistan, Hollande garaile eta Fabius galtzaile.  Berria - Mundua   2004-12-03

Alaitz Olaizola garaile, Donostia Hiria sariko antzerki sailean.  Berria - Kultura   2004-02-01

Azkenean, 20-27 garaile ingelesak, eta lehen txapela jantzi zuten.  Berria - Kirola   2004-05-25

Baturik garaile, banaturik kale.  Berria - Ekonomia   2004-02-24

· Venezuelako Gobernuak atzo adierazi zuenez, oposizioak agindutako inkestek ere Chavez hilaren 15eko erreferendumeko garailetzat jotzen dute.  Berria - Mundua   2004-08-08

• 5 (izenondo oso gisa)

Hor gaindi ibiliko dira, laster, Aliatuen armada garaileak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.

Zeren eta erlijio garaile batek normalean lehiakideen ezaugarri nagusietako batzuk bereganatuz lortzen baitzuen garaipena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 109. orr.

Barbaro garaileen hordak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 154. orr.

Parsien komunitatea, juduena bezala, estatua eta herrialdea galdu arren bizirik irauteko borondate garailearen oroitarria zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 199. orr.

6 (izen gisa)

Garaileak Arrotxapeko atetik sartzen ari ziren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 42. orr.

Garaipena hilotz eta samin pilaketaren sinonimo baizik ez denean, hobe galtzaileen arteko izatea, garaileen arteko baino.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 53. orr.

Garaileek ez ei zuten gehiegikeriarik egin, ez eta garaituek erregurik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 35. orr.

Azken proban, 26 segundoko aldea atera zuten garaileek lehen kanaerdikoan, eta hori erabakigarria gertatu zen.  Berria - Kirola   2004-02-10

9. postuan sailkatu zen, garailearengandik 42 segundora.  Berria - Kirola   2004-03-05

Eta jeneral garaile bat bailitzan, sarraskia egindako eremuan bertan hartu zuen loak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 87. orr.

Denek saldu zioten beren burua garaile berriari, denek uko egin erregeri eta erresumari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 50. orr.

Maiz egin izan dut topo garaile bikain horrekin; ez nion kasik behatu! emakume eskergabe horrek aldez aurretik ezarri eta emaniko egunean, haren etxean aurkeztu nintzen esklabo herabeti eta damutuaren gisara, garaile koroadun gisara jalgitzeko handik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 218. orr.

Izan ere, ematen du gerlak garaile bakarra duela: ondoren zer kontatua izango duen idazlea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 90. orr.

Garaileen podiuma.  Berria - Kirola   2004-01-31

Bozketa bat, bi garaile.  Berria - Kirola   2004-09-15

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez dira garaile oihuak, ez eta garaituenak; festa-kantak dira nik entzuten ditudanak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 190. orr.

-Garaile itxura zeukatean jadanik batzuek.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 187. orr.

Ongi baino hobeki ulertu dut ez zarela une batez baizik etxeratuko, okasioari egoki dagozkion beztidurak janzteko, eta berehala joanen zarela zeure garaile ibileretan berriz ibiltzera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 489. orr.

-Bai, oso ongi -esan dut garaile-plantan-, Keweko lorategietan izan zen, Tamesisen ertzean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 243. orr.

Eta bere azken erabakia da -eta kontuz gero, bera egiazko aditua da!- faltsu autentikoak direla, bukatu zuen dendariak, garaile-airez.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

atera da garaile (6); atera zen garaile (14); atera ziren garaile (4); azkenean garaile (5); baina garaile (7); baita garaile (4); besoak garaile (7); beti garaile (8); bi garaile (4); borrokan garaile (4); bozetan garaile (13); bozetan garaile atera (6); da garaile (21); den garaile (7); dira garaile (9); ditu eskuak garaile (4); dute garaile (4); ere garaile (8); eskuak garaile (9); eta garaile (37); eta garaile atera (6); eta garaile ateratzen (4); eta garaile eta (4)

garaile atera (62); garaile atera da (5); garaile atera dira (4); garaile atera zen (17); garaile aterako (22); garaile aterako da (7); garaile ateratzea (7); garaile ateratzeko (10); garaile ateratzen (17); garaile ateratzen den (5); garaile bat (8); garaile eta (34); garaile eta garaiturik (12); garaile irten (18); garaile irten da (4); garaile irten zen (4); garaile irtengo (6); garaile irteten (4); garaile itzuli (13); garaile itzuli zen (5); garaile izan (33); garaile izan zen (6); garaile izango (11); garaile izango da (5); garaile izatea (7); garaile izateko (4); garaile nagusia (7); garaile petoa (9); garaile sentitzen (5)

hauteskundeetan garaile (6); iazko garaile (4); irten zen garaile (5); izan da garaile (7); izan dira garaile (5); izan zen garaile (25); izan ziren garaile (8); zen garaile (53); ziren garaile (18); zuten garaile (6)

azken garailea (7); azken garaileak (10); bi garaileak (4); da garailea (18); da jardunaldiko garailea (9); du garailea (8); dute garailetzat (4); erabakiko du garailea (7); eta garailea (9); eta garaileak (7); eta garaileen (5); etapa garaileari (4); etapako garailea (11); garailea da (8); garailea ere (5); garailea eta (9); garailea ez (5); garailea izan (6); garailea izango (8); garailea nor (7); garaileak eta (7); garailearen aurka (6); garaileen eta (4); garailetzat jo (9); garailetzat jotzen (4); iazko garailea (13); iazko garailea da (4); iazko garaileak (6); itzuliko garailea (10); izan da garailea (4); izan zen garailea (8); izango da garailea (7); jardunaldiko garailea (10); jarduneko garailea (7); lortu zuten garaileek (4); txirrindulari garailea (4); urteetako garailea (4); zen etapako garailea (4); zen garailea (13); zuten garaileek (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus