Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
garaikidetasun iz garaikidea denaren nolakotasuna.
Literatur lantegiak modan omen daude, eta, Iturrinoren ustez, horrek erakusten omen du Dontsu Etxeko arduradun nagusiaren garaikidetasun noranahitarra. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 189. orr.
Faxismoaren eta futurismoaren uztartze hori gauza polita eta jakingarria da modernotasuna, garaikidetasuna eta, oro har, etorkizunetik zer datorren zaintzea, gauza onak edo jende onaren gauzak direla uste dutenentzat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 172. orr.
Garaikidetasunaren aldeko apustu garbian. Berria - Kultura 2004-05-05