Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garaiezin (ETCn 687 agerraldi; orobat garaitezin ETCn 167 agerraldi ) izond ezin garaituzkoa.

Gehien desiratzen duzuna erdiesteko behaztopa garaiezin bat zuk zeure buruari ezarri izana.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 466. orr.

Baina gaixoaren lubakitik ikusten den etsaia garaiezina da, gau iluna bezain beltza.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 101. orr.

Gotorleku sendo baten bizi den herensuge beldurgarri eta garaitezina hiltzea.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 117. orr.

Herioaren zerbitzura bizi ziren erraldoi garaiezinak baitziren.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 39. orr.

Armada garaiezin bateko mamu grisak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 144. orr.

Eta, zenbaitetan, adar lodiren bat askatu eta erori egiten zen, izozte garaiezinak barneko izerdia harri bihurturik eta hariak etenik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 142. orr.

Gaztelu garaiezin eta are gotorleku bihurtutako barkutik mugitzeke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 48. orr.

Arraza askotako jendea bizi da han, tartariarrak batez ere, aspaldi ia Europa osoa mendean hartu zuen Gengis Khan garaiezinaren ondorengoak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 122. orr.

Ezpata handia hartu eta zaldi gainean sumendirako bidea hartu zuen Antonio Díaz de Heredia garaiezinak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 91. orr.

Lau t'erdiko txapelduna ia garaitezina da kaiolan, eta bere aurkaria ez bezala oso ohituta dago laburrean jokatzera.  Berria - Kirola   2004-07-02

Garaiezin zirenak garaitzen ikasi du Ermukoak.  Berria - Kirola   2004-10-01

Garaiezineko urruntasuna.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 225. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da garaiezina (4); ez da garaiezina (4); garaiezina da (4); garaiezinak dira (3); ia garaiezinak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus