Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garaiera 1 iz maila zerotik gorainoko neurria.

Mendiek halako garaiera altuak dituzte, non gizakia, bertan sarturik, ahul eta ttipi sentitzen den.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 186. orr.

Baziren uzbekak, garaiera txikikoak, bizar-gorriak, Mikel Strogoffen atzetik oldartu zirenen antzekoak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.

Hurbilago, belar sailetan sakabanatuta, garaiera askotako zuhaitzak ikus zitezkeen, denak ere pago-lizarrak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.

Baikal aintzira mila eta zazpiehun oineko garaieran dago itsas mailatik gora.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 385. orr.

Virgil tartekoa zen garaieraz, baina oso lodia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 126. orr.

2 (neurri banakoekin)

Belarra bospasei oineko garaierara iristen zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.

Etxarri-Aranatzen sortua, 35 urte, 91 kilo eta 1,84 metroko garaiera.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

97 kilo ditu eta 1,76 metroko garaiera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 68. orr.

50 metroko garaiera duela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 353. orr.

Harrizko monumentuak apalak ziren, gehienetan metroa baino garaiera gutxiagokoak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 192. orr.

12 metroko garaieratik behera.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

3 irud/hed

Pertsona bakan batzuek -musikari profesionalak izan ohi dira sarritan- garaiera absolutuaren dohain harrigarria dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus