Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Edozein leku, garai eta egoeratan maitasuna oso gauza sinplea izan daiteke. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 87. orr.
Beste garai eta egoera batean, beharbada, horrelako zurrumurru batek ez zuen inoren jakinmina piztuko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 278. orr.
Garaiak aldatzen dira, belaunak mudatzen, baina itxuraz bakarrik; lehengoan dirau gizonak: bizitzaren eta heriotzaren misterioak harrapatuta. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 106. orr.
Garai hartan 25 urte zituen Van Goghek. Berria - Kultura 2004-01-23
Zeren garai haiek, 1933, 1934, tuberkulosiaren itzalagatik, ez baitzuten preseski argaltasuna famatzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 235. orr.
Aita Donostiaren pianorako obran bi garai bereizten dira: bata folklorean inspiratua, eta bestea, 36tik aurrera, exiliatua egon zeneko garaikoa. Berria - Kultura 2004-03-04
Gelatxok garai bat bete egin du bere musikarekin, 56 urte iraun dituen garai luzea. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 45. orr.
Bukatu da, ordea, garai hura. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 66. orr.
Eta ez gara oraindik iritsi animaliek eta landareek hitz egiten omen zekiten garai aspaldikoetara... Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 35. orr.
Antzina-antzinako garai batetik zetorren, izebez eta lehengusinez osatutako tribu-egitura konplexu batetik. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 21. orr.
Hasiera batean beste garai batzuetako gizakia izan zitekeela zabaldu zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 166. orr.
Literaturak, ordea, bera jadanik mutu egongo den garai hura iragartzen daki. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 32. orr.
Auschwitz izenak, garai hartan, ez zuen inolako esanahirik, ez berarentzat, ez eta bere ezagunentzat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 289. orr.
Louise ezagutu nuen garai hartan Donostian egiten nuen lan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 123. orr.
Bularretako amerikanoa zen, Norma Lúciak oparitutakoa, azken teknologia garai hartan, hatzez pixka bat sakatu eta ireki egiten zen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 84. orr.
Garai hartan posible ziren laztan-keinu guztiak egin nituen, baina kontuan izanda beti ere inuxente maiteminduaren irudia agertu nahi nuela. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 78. orr.
Ageri da oraingo jendeek baino bihotz hobea zutela garai hartakoek. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 29. orr.
Alkimistek fosforoa gernutik ateratzen zuten garai haietara itzuliko banintz bezala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 239. orr.
Garai horretarako erabaki sendoa zuen literatura idazten jarduteko. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 11. orr.
Nor bere iraganeko denbora batera eramana sentitzen zen, beti garai berera, eszena berera. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 174. orr.
Clerk Maxwell, Helmholtzen garai bereko ikertzaile handia, liluraturik zeukan, ikasle garaietatik, koloretan ikustearen misterioak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.
Ez dute garai berekoak, herri berekoak, tradizio literario berekoak ematen. Berria - Kultura 2004-08-05
Gure aita ere garai bertsuan hil zen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 83. orr.
Garai bakoitzak bere jarrera estetikoak izaten ditu, bere zoroari jarraitzen dio. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 41. orr.
Ez al daude arau desberdinak garai bakoitzean? Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 184. orr.
Eta aurrean, garaiak hosto gabetua, zuhaitz sendo bat. Txillardegi «Putzu», 1999 - 336. orr.
Urtearen barnean bi garai nagusi bereizten zituzten gure aurrekoek. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 37. orr.
Baina, zoritxarrez, garai latzak bizi ditugu orain, iazko uzta oso txarra izan zen eta. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 79. orr.
Garai zailak ziren benetan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 37. orr.
Gurutzadetako garai nahasietan. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 94. orr.
Erdi Aroko garai ilunen ondoren garai argiagoetara irteteko bidea. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 133. orr.
Garai iraultzaileak haiek Holandan. Berria - Kultura 2004-07-07
Baina garai eszeptiko eta -esaldia erabiltzea zilegi bazait- pentsamenduek oinazetu batean bizi gara. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 303. orr.
Ez dago garai onik, garaiak daude, garaiak, besterik ez. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 59. orr.
Denok izan baititugu, nik uste, garai hobeak. Gauza eta garai urrunez mintzo denean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 81. orr.
Gure garai postmodernoan. Berria - Kultura 2004-02-20
Jainkoaren garai bedeinkatuak haiek! -esan zuen gizon zaharrak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 178. orr.
Garai madalenienseko gizakiak. Berria - Kultura 2004-11-27
Garai oso bat da hemen dagoena! Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 156. orr.
· A, hura bai nire garairik ederrena! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 45. orr.
Pragmatikoak izateko garaia heldu da. Berria - Euskal Herria 2004-09-12
Semeari Estatuaren zerbitzuan jartzeko garaia iritsi zitzaiola eta, etxetik bidali zuen maisu frantziarra. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 177. orr.
Fenixek su hartzen dute hiltzeko garaia iristen zaienean eta berriro jaiotzen dira beren errautsetatik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 176. orr.
Nahasmendu handiko garaiak ziren Iparraldean. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 58. orr.
Feminismoa jo du bortizkeriaren kontrako arma nagusitzat, eta, ildo horretan, ekintza politikoaren garaia dela dio. Berria - Euskal Herria 2004-05-01
Baina halako garaiak bukatu zirela sumatzen zuen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 198. orr.
"Times are changing" kantatzen nuen garrasika, "garaiak aldatzen ari dira". Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 88. orr.
Ez ote nuen bada garaia, neure biziera neronek moldatzeko? Txillardegi «Putzu», 1999 - 14. orr.
Agureak mahukaburu gorriekiko uniformea zeukan soinean, Pavel Petrovitx-en garaian erabiltzen zituztenen tankerakoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 75. orr.
Gerra Hotzaren garaian. Berria - Gaiak 2004-09-03
Okupazioaren garaian eman zuen argitara bere lan filosofiko ezagunena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 8. orr.
Zortzi urte nituen garaian, Luxenburgoko lorategietan jolasten aritzen nintzenean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 36. orr.
Baina gizaki izan nintzen aspaldi, denborak zentzurik zeukan garaian; gizakien artean bizi izan nintzen, espazioaren neurria har zitekeen garaian; gizakien artean hil nintzen, oroimenak gizartea eraikitzen zuen garaian, Norbaitek frogatzen bazuen bera ezin zitekeela egon gaztetxo haiek aipatutako lekuan esandako garaian. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 9. orr.
Gizalditik gizaldirako lotura tinko sendoa zen garaian. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 9. orr.
Ez duzula guk gure garaian irakurtzen genuen adina irakurtzen. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 18. orr.
Espainiako gerra zibilaren aurreko garaietan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 275. orr.
Bide hau egin zuten, ezin da ukatu, Erromatar Inperioaren garaiko gertaerek. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 399. orr.
Gurutze Gorrian boluntario ibili zen garaiko ikastaroak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 31. orr.
Garaiko modak agintzen zuenez, kalesan ibiltzen ziren hirian barrena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 232. orr.
Zaharrak dira baratze-mailak, etruskoen garaikoak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 185. orr.
Antzinako garaietatik hasita. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 52. orr.
Hauxe dugu lehenagoko garaietatik geratzen zaigun gauza bakarra. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 132. orr.
Adiskidea zuen Goihenetxe, Burgoseko auziko garaitik. Berria - Kultura 2004-05-05
[Neska haiek] nire gaztaro hilera itzuliko ninduten, High Streeteko gau desagertuetara, denden erakusleihoek distira egiten zuten garaira. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 185. orr.
Garaitik garaira egiak aldatzen dira. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 156. orr.
Belaunaldi bakoitzak klasikoak bere modura itzuli behar omen ditu, garaian garaiko ekandu eta joeren arabera. Berria - Kultura 2004-05-29
-Kontua da -esan diot Winstona dastatuz- inork ez duela garaian garaikoa konprenitzen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 44. orr.
· Asian, Pleistozeno garaian. Berria - Gaiak 2004-10-29
Aukera garai hau konponbide garai bilakatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-09-14
Augustoren egonkortasun-garaiaren ondoren. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 260. orr.
Gerra garai hartan bide guztiak ziren arriskutsuak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 155. orr.
Esan bezala bake garaiak baitziren haiek itsasoan, klase askotako negozioetarako onak beraz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.
Nahas-mahas garaiak dira. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 38. orr.
Jolas garaiaren ondoko lehen klasean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 26. orr.
Sermoi garaian denen aurrean igual salatuko hinduten. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 30. orr.
Setio-garaian, izan ere, errazagoa izaten da beste edozer gauzaz hornitzea egurraz hornitzea baino. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2510. orr.
Inkisizio garaian gure alderdiotan epaitutako sorginik gehienak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 35. orr.
Uzta garaia bukatu ondoan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 78. orr.
Azterketa garaian gaude: bolada gogorra, gogorrik bada, nola irakaslearentzat hala ikaslearentzat ere. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 190. orr.
Gure ikasle garaian bezala hago, motel. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 129. orr.
Gure gazte-garaian elkarrekin egindako ibilerengatik. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 11. orr.
Oxfordera joanen gara unibertsitate garaiko adiskideak bisitatzera. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 48. orr.
XX. mende hasierako etxe dotorea zen, hiriaren zabaltze garaikoa. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 165. orr.
Bada garaia hau garbi ikusteko eta are garbikiago esateko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 209. orr.
Bazen garaia! Txillardegi «Putzu», 1999 - 73. orr.
Bazuan garaia, ezta? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 317. orr.
-Pataki, baduk hik ere esnatzeko garaia, ala? Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 117. orr.
Badugu garaia ezta? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 291. orr.
Baduk garaia ez inor hiltzeko dioen bosgarren aginduaren kontu hori pikutara bidaltzeko. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 175. orr.
Putek eta kamareroek kalean egunargiz diosal egiten dizutenean, garaia da hiriz aldatzeko. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 10. orr.
"Atzera egin nahi baduzu, garaiz zaude", esan zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 39. orr.
-Garaiz da oraindik, neskak -hots egin zien-. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 166. orr.
Garaiz zebilen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 127. orr.
Poliziaburua garaiz agertu ez balitz, sekula ez nian berriro ikusiko mundu honetako argia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 135. orr.
Hura izan zen, erabaki egokiak garaiz hartuz, bizia salbatu ziona. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 29. orr.
Eugeniarekin nuen hitzordura garaiz iristeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.
Nahiz eta dena garaiz kanpo. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 300. orr.
Beharrik, aski garaiz ikusi nuen kamioia, errepideraino lasterka bizian joan ahal izateko bezainbat. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.
Igarpeneko eskola garaiz baino lehen bukatu, oso luze egin zitzaien beste ikasgela aurkitzea eta ozta-ozta iritsi ziren ordurako. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 91. orr.
Ez zinen iritsi entzuteko garaiz... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 316. orr.
Damua garaiz, Putzu! Txillardegi «Putzu», 1999 - 56. orr.
· Garaiz kanpoko berriketa hura ez zen amaitzen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 229. orr.
Garai batean, aspaldi, nire gaztaroan, haur-denbora ezinbestez bizkor joanean, pozgarri zitzaidan edozein leku ezezagunetara lehenbiziko aldiz iristea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.
Baziren garai batean hiru txokolateria. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 62. orr.
Garai batean drogak hartu nituelako. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.
Zeus jainkoak asko sufritu omen zuen, garai batean behintzat, buruko minak zirela eta. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 192. orr.
Antzinako garai batean. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 220. orr.
Betiko eta inoizko garai batean. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 59. orr.
Inguruko indiarrek ere antzekoak erabili ohi zituzten garai batean, zaldien atzetik erantsi eta zaharrak edo gaixoak garraiatzeko. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 139. orr.
Errekartetik Oria ibairainoko tarte guztia zelaia zen garai batean, nik neuk horren akordu oso lanbrotsua badut ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 103. orr.
Eta hori enperadoreak handiak eta aita santuak txikiak ziren garai batean egin zen, Otondarrak Italiara inperioaren duintasuna berrezartzera etorri ziren garaian. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 210. orr.
Gotorlekuak urri ziren garai batean, eta autoritatearen lehen harresia agindutako fedea eta hartutako fedea ziren garai batean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 332. orr.
Garai bateko jendearentzat ere, haizeak zeukan, eguraldiari zegokionez, azken hitza: iparretik gosea, hego haizetik asea, esango zizuten. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 12. orr.
Ikus dezagun, ez dituzu gogoratzen zure garai bateko okerrak? Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 232. orr.
Berriro irakurri nituen haren garai bateko eskutitzak. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.
Itxura ere halakoxea du, garai bateko ikertzaile dotorearena."Gelatxo" esatea garai bateko erromerien hotsa entzutea da. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 0. orr.
Gaur egun hutsik eta hilzorian dago garai bateko herri bizkorra. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.
Egungo emakumeak ez direla garai batekoak bezalakoak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 367. orr.
Eleberriak idazteko artea, garai batekoa, aspaldi hila da, Errusian salbu, han berria baita. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 85. orr.
Luzaiden baziren garai batez ezkila egileak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 39. orr.
Luteziaren aita, egiaz, garai batez modan xamar egondako jostuna zen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 132. orr.
Han gaindi minak edo mehatzeak izan zirelakotz garai batez. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 18. orr.
Garai batez Donostian lan egiten zuen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 152. orr.
Garai onean jakin behar, ordea! Txillardegi «Putzu», 1999 - 198. orr.
Garai onean nengoela konprenitu nuen orduan. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 86. orr.
Gure herrien sorreran eta egituran, begi bistako izan da garaian garaiko merkatuen eragina. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 110. orr.
Garaian garaiko teknologiak liluratzen du gizakia: liburuak lehen, Sareak orain. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 92. orr.
Garaian garaiko idazmoldea landu eta erabili beharraz. Berria - Kultura 2004-11-03
Hortik aurrera, hasten dira lekuan lekuko eta garaian garaiko mila moda eta orrazkera exotiko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 143. orr.
aldaketa garai (6); antzinako garai (10); aspaldiko garai (7); aukera garai (6); aurreko garai (14); azken garai hauetan (6); bizitzako garai (6); frankismoaren garai (7); garai aproposa (9); garai bateko emakume (6); garai berean (93); garai bereko (21); garai berekoa (6); garai berekoak (9); garai beretsuan (6); garai berri (59); garai berri bat (19); garai berri batean (6); garai berri baten (9); garai berria (17); garai berriak (28); garai berriak datoz (6); garai berriari (7); garai berriei (9); garai berrien (7); garai berrietara (25); garai berrietara egokitu (6); garai berriko (7); garai bertsuan (41); garai desberdinetako (6); garai desberdinetan (10); garai egokia (7); garai ezberdinetan (14); garai gogorrak (6); garai historiko (10); garai hobeak (13); garai ilun (19); garai ilunetan (7); garai jakin (31); garai jakin batean (12); garai jakin bateko (9); garai klasikoan (11); garai latz (8); garai latzak (10); garai modernoaren (6); garai nahasi (9); garai ona (6); garai onak (35); garai onenak (6); garai politiko (20); garai txarrak (16); garai urrun (6); garai zaharrak (7); garai zaharretako (8); garai zailak (22); garai zailak bizi (7); hasierako garai (7); lehen garai (6); lehengo garai (6); leku eta garai (8); trantsizio garai (7)
abiatzeko garaia (6); aldaketa garaia (11); aldatzeko garaia (13); alde egiteko garaia (8); amaitzeko garaia (8); aritzeko garaia (6); ateratzeko garaia (9); aurre egiteko garaia (8); bada garaia (79); badator garaia (7); bazen garaia (36); bere garaia (15); beren garaia (6); biltzeko garaia (15); egiaztatzeko garaia (9); egiteko garaia (122); egiteko garaia heldu (8); egiteko garaia iritsi (7); ekiteko garaia (9); emateko garaia (23); eraikitzeko garaia (6); erakusteko garaia (10); esateko garaia (7); eskatzeko garaia (7); eskola garaia (6); garaia amaitu (17); garaia arte (9); garaia baino lehen (28); garaia bizi (10); garaia da (330); garaia datorrenean (6); garaia dela adierazi (6); garaia dela aldarrikatu (7); garaia etorri (7); garaia hasi (7); garaia heldu (66); garaia iristean (9); garaia iristen (13); garaia iritsi (73); garaia iritsia (7); garaia joan (8); garaia pasatu (7); hartzeko garaia (38); hasteko garaia (53); heldu da garaia (8); hitz egiteko garaia (13); ibiltzeko garaia (6); irabazteko garaia (6); itxaropenerako garaia (6); itzultzeko garaia (10); izateko garaia (11); jartzeko garaia (15); joateko garaia (17); jokatzeko garaia (15); konponbide garaia (32); lanean hasteko garaia (7); lortzeko garaia (7); onartzeko garaia (6); opor garaia (6); pasatzeko garaia (9); politikaren garaia (7); saiatzeko garaia (6); sartzeko garaia (6); sortzeko garaia (6); trantsizio garaia (6); uda garaia (8); uzteko garaia (19)
aldaketa garaian (7); aren garaian (6); ari zen garaian (12); ari ziren garaian (7); aurreko garaian (14); bake garaian (13); diktadura garaian (28); diktaduraren garaian (7); errepublika garaian (17); errepublikaren garaian (8); erromatarren garaian (9); eskola garaian (10); faxismoaren garaian (6); francoren garaian (24); frankismo garaian (29); frankismoaren garaian (11); frantziskoren garaian (9); garaiak aldatu (13); garaiak aldatzen (6); garaiak bizi (7); garaian garaiko (46); garaian garaikoa (7); garaian garaikoak (8); gazte garaian (13); gerra garaian (133); gerra hotzaren garaian (11); gerraren garaian (18); globalizazioaren garaian (11); hauteskunde garaian (21); ikasle garaian (29); inkomunikazio garaian (7); institutu garaian (13); iraultzaren garaian (10); itunaren garaian (6); itxaropen garaian (6); jolas garaian (6); karlomagnoren garaian (8); krisi garaian (9); lehengo garaiak (7); meza garaian (6); saddam husseinen garaian (9); su eten garaian (10); trantsizio garaian (12); uda garaian (17); unibertsitate garaian (7)
; antzinako garaietan (16); aspaldiko garaietan (12); aurreko garaietan (14); azken garaietan (12); azken garaiko (12); azken garaiotan (26); aznarren garaiko (7); diktadura garaiko (21); errepublika garaiko (9); erromatarren garaiko (11); eskola garaiko (10); frankismo garaiko (22); frankismoaren garaiko (9); garaian garaiko (46); garaian garaikoa (7); garaian garaikoak (8); garaietan bizi (9); garaiko giro (11); garaiko gizarte (8); garaiko gizon (6); garaiko lan (8); garaiko ondarearen (8); gazte garaiko (10); gerra garaiko (35); ikasle garaiko (9); krisi garaietan (6); lehen garaietan (10); lehen garaiko (8); lehengo garaietan (6); nire garaiko (6); pizkunde garaiko (9); ppren garaiko
damua garaiz (6); garaira itzuli (8); garairik onenak (8); garaiz atzemateko (6); garaiz aurretik (6); garaiz egin (7); garaiz esnatu (7); garaiz gaude (6); garaiz harrapatu (6); garaiz hartu (7); garaiz heldu (12); garaiz iristeko (11); garaiz iristen (10); garaiz iritsi (32); garaiz iritsiko (10); garaiz kanpo (11); garaiz konturatu (6); garaiz osatu (8); garaiz osatuko (9)