Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garagardo bat hartu zuten elkarrekin. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 90. orr.
Hozkailutik garagardoa atera eta irekitzeaz batera zabaldu zen lupuluaren garraztasuna. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 128. orr.
Garagardoa debalde da gaur. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 209. orr.
Whiski gehiago zerbitzatu eta garagardo bat ireki zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 20. orr.
Pragako garagardoa hesteetan gainezka zebilkionean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.
Iep xoil batekin agurtu du eta besoarekin garagarno presioaren keinua eginez ulertarazi dio zer nahi duen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 56. orr.
Pare bat pub kurritu zituzten zerbeza guiness beltz batzuk hartuz, baina berehalaxe aldatu zuten garagardoz. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 176. orr.
Edateko, berriz, garagardoa limoi freskagarriarekin. Berria - Kirola 2004-06-16
Garagardoa edan eta hanburgerra jan, hantxe ni, gizonen artean gizon, hanburgerra ziape askorekin, gosetua bainintzen bakarrik gelditu bezain laster. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 94. orr.
Llumek soinak altxatzen ditu garagardoari azkeneko zurrutada eman bitartean. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 142. orr.
Ilar guztiak jan zituenean, garagardoa hurrupatu eta Corleyren abenturan pentsatzen egon zen tarte batean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.
Joan eta Llum tabernako barran daude, garagardo bana eskuan. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 117. orr.
-Mariette, txikitxo, garagardoa aparrik gabe eta plater bat txukrut. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 91. orr.
Jaiki orduko, garagardotik ari omen zen... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 95. orr.
Gustatzen zitzaidan garagardoaren zaporea, apar zuri bizia, sakontasun latoi-kolorea. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 186. orr.
Badirudi eguratsa bera ere garagardoz eta speedez belarrietaraino bete dela. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 10. orr.
Han gelditzen zen gauerdira arte, besteei aditzen, lau orduan pitxer garagardo bakarra hustuz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 160. orr.
Begirada pitxer garagardoaren urrezko erraietan galduta. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 123. orr.
Gusek bere edontzi garagardoa irentsi eta eskua, ahoa garbitzeko erabili aurretik, bekokiraino jaso zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.
-Aterako al didazu edontzi bat garagardo, mesedez? Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 209. orr.
Tabernariak baso bat garagardo zerbitzatu zuen, edan, eta beste bat atera zuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 211. orr.
Baso bat garagardoren truke. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 130. orr.
Eskuan katxi bete garagardo zuela. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 137. orr.
Begirada pitxer garagardoaren urrezko erraietan galduta. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 123. orr.
Litro erdi garagardo edaten zuen gosaldu aurretik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 215. orr.
Aldean zeramatzan lau litro garagardo eta speed dosia. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 161. orr.
Garagardo bana eskatzen dute eta zerbitzariak edaria ekarri bitartean elkar besarkatu eta barre egiten dute. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 42. orr.
Plazako ostatuan, garagardo bat bi hurrupaz edan nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.
Dagoeneko gonbidatu gaitik bi garagardotara. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 192. orr.
Jerryk garagardoa bukatu eta potoa zanpatu zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 71. orr.
Kamareroak bandexa bete garagardo zekarren. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 310. orr.
“Doala halaber lau haizetara” tixirtean idatzia zeraman bati garagardo erraldoia manatu nion. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 30. orr.
Garagardo garratz bat edan nuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 186. orr.
Aitonak garagardo fuertea edan zuen, eta nik limonada. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 48. orr.
Gastonek bere garagardo epelaren hondar geza amaitu zuen. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 59. orr.
Erromes ameslari batek, beroa oraino tzar dagoela, garagardo fresko bati ekinen dio. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.
Taberna-mutilak baso bat garagardo beltz ekarri zion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 129. orr.
-Ekarri plater bat ilar -esan zuen-, eta botila bat garagardo gorri. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.
Botila bat garagardo hori eta erretilu txiki bat bete arrowroot galleta. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 157. orr.
Arrautza eta berrozko otartekoak eta garagardo epela eskaini zizkioten mutilari. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 203. orr.
Miazkatu nuen neure ezpainetako garagardo-aparra. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 94. orr.
Sotoan bildutako botila-kutxak eta garagardo-upelak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.
Garagardo latak eta hautsontziak lurrera erori ziren. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 22. orr.
Ardo gozoa etxean egina garagardo botila zahar batean sarturik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 128. orr.
Eskuetan garagardo botiletan egindako molotof koktelak zeramatzaten. Berria - Euskal Herria 2004-05-30
Garagardo bidoi huts batzuen gainean jesarri ziren biak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 137. orr.
Garagardo pitxer batzuk zeuzkaten han-hemen, tabako paketeak, eta erretzeko papera nonahi. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 122. orr.
Garagardo edontziari heltzeko modu mehatxuzkoa. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 186. orr.
Eloyk garagardo trago luzez xamurtu zuen eztarriaren lehorra. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 104. orr.
Gogoko zuen han garagardo-tragotxoak jotzea eta bolo-jokoan ibiltzea. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 71. orr.
Garagardo kaxa huts baten gainean eseri zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 181. orr.
Lanpostu on bat izandakoa zen, garagardo fabrika bateko bulegoan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 126. orr.
Garagardo ponparen heldulekuari tiratu zion. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 209. orr.
Brooklyn Brewery garagardo enpresak babesturiko zirko underground batean lanean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 148. orr.
Garagardo-lantegi bat egon behar din inguruan, kale guztian zegon-eta malta-kirats desatsegina. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 94. orr.
Giputz kalamidade hau beti dabil finantza-brokerrarena egiten eta nik dakidala garagardo-banatzailea baino ez da. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 65. orr.
30 garagardo mota desberdin jastatzeko parada ukan dute azoka hortara hurbildu diren guziek. Herria 2003-09-25
Garagardo Festa iragan da joan den asteburu guzian, Tolosan. Herria 2003-09-25
Ekarri honentzat olo-garagardoa eta arrautza pastela. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 175. orr.
Hiru Erratzak ostatura gurin-garagardo bero ketsua hartzera. Triniti Colege Oxfordekoan huntz-garagardoa egiten omen dute. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 130. orr.
Urki-ardoa eta urki-garagardoa prestatzen dituzte. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.
baso bat garagardo (8); bat garagardo (26); batean garagardo (5); bere garagardo (6); bertze garagardo (5); bertze garagardo bat (3); beste bi garagardo (3); beste garagardo (23); beste garagardo bat (13); beste garagardo pare (3); bete garagardo (9); bi garagardo (13); bizpahiru garagardo (3); botila bat garagardo (5); eta beste garagardo (4); eta garagardo (44); eta garagardo bat (10); eta garagardo botila (3)
garagardo bana (14); garagardo basoa (3); garagardo bat (84); garagardo bat atera (5); garagardo bat edaten (4); garagardo bat edatera (3); garagardo bat eskatu (10); garagardo bat hartu (3); garagardo bat hartzeko (4); garagardo bat hartzen (3); garagardo bat hartzera (5); garagardo baten (3); garagardo batzuk (13); garagardo beltz (10); garagardo bi (4); garagardo botila (31); garagardo botila bat (5); garagardo botila batzuk (4); garagardo botilak (4); garagardo botilari (4); garagardo edan (3); garagardo edaten (3); garagardo eta (14); garagardo fresko (4); garagardo gehiago (7); garagardo hartu (3); garagardo hori (3); garagardo joan (3); garagardo joan ziren (3); garagardo lata (12); garagardo lata bat (3); garagardo latak (7); garagardo pare (7); garagardo pare bat (6); garagardo pitxer (3); garagardo pitxerra (3); garagardo poteak (3); garagardo trago (4); garagardo trago luze (3); garagardo upel (3)
gurin garagardo (7); hiru garagardo (4); hozkailutik garagardo (4); lau garagardo (6); lehen garagardo (3); pitxer bat garagardo (3); zuen garagardo (6)
bere garagardoa (6); du garagardoa (3); edo garagardoa (3); ere garagardoa (3); eta garagardoa (27); eta garagardoa ere (4); garagardoa amaitu (3); garagardoa atera (5); garagardoa bukatu (4); garagardoa edan (11); garagardoa edatea (3); garagardoa edaten (21); garagardoa edaten eta (4); garagardoa edo (5); garagardoa ekarri (5); garagardoa ekartzen (3); garagardoa ere (6); garagardoa eskatu (4); garagardoa eta (14); garagardoa ez (3); garagardoa ona (3); gurin garagardoa (6); hango garagardoa (3); nire garagardoa (4); zuen garagardoa (4)
eta garagardoak (6); eta garagardoaren (3); eta garagardoz (3); garagardoak edaten (6); garagardoak eta (4); garagardoak gure (3); garagardoak gure aurrean (3); garagardoari tragoxka (3); garagardoren bat (3); garagardorik ez (6); zion garagardoari (4)