Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garagar iz 1 gariaren antzeko belar landarea (Hordeum distichon).

-Non aritu zara gaur garagar biltzen?  Elizen arteko biblia   Rt 2,19

Garia eta garagarra ebakitzen eta biltzen ziharduen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 227. orr.

Gero, garagarra jo eta hogeita hamar bat kilo atera zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 97. orr.

Germania aldean, garagar eta garien ugalkortasuna zaindu nahi zuten sasoi honetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.

Garagarra edo gisa hartako labore itxurako batek kolore poxi bat, kasik zikin aire bat, emaiten zion ur bero hari.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 189. orr.

2 delako landarearen alea.

Ahate bat haragi xehatu eta garraztuez betea, krema lodi baten gainean, garagarrezko ogia, esne gatzatua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.

Hurrena, garagar eskukada bat zabaldu zuen errekastoaren bazterretan, eta garagarra berehala erne zen, eta hazi, eta, alea bildurik, hura eho, eta ohe ondoan ipini zuen, jateko prest.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 83. orr.

Zazpi kilo irin garbi nahiz hamalau kilo garagar.  Elizen arteko biblia   Ir 29,40

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Liho- eta garagar-alorrak galdu egin ziren, burutua baitzegoen garagarra eta loratua lihoa.  Elizen arteko biblia   Ir 9,31

Garagar bala bat hartu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.

-Utziozue garagar-sortetatik ere biltzen, eragozpenik jarri gabe.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 97. orr.

Lau kilo garagar-irin eskainiko ditu oparitzat.  Elizen arteko biblia   Zen 5,15

Bide-zorroan garagar-irina, piku-opilak, ogia eta gazta.  Elizen arteko biblia   Jdt 10,5

Garagar-taloaren antzeko opilak.  Elizen arteko biblia   Ez 4,12

Bada hemen bost garagar-ogi eta bi arrain txiki dituen mutiko bat.  Elizen arteko biblia   Jn 6,9

Hogei garagar-opil eta gari berria bide-zorroan.  Elizen arteko biblia   2 Erg 4,42

4 garagarrak irabazi abereez mintzatuz, iraulkatu.

Elurra denean, zakurrak iraulka ibiltzen dira elur piletan, gozamen handitan, garagarrak irabazten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 52. orr.

5 garagar jotze

Larrainean ere, garijotze eta garagarjotzeen ostekoak burutzeke egoten ziren askotan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 341. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta garagar (6); eta garagarra (15); garagar eta (6); garagarra eta (3); garagarra garbitzen (3); garia eta garagarra (9); hamalau kilo garagar (3); kilo garagar (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus