Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garabide (orobat garapide) iz garatzeko bidea.

Ez zen garbi ikusten, haatik, nola taxutu zitzaketen geneek garabidean den organismoaren formak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 56. orr.

Heldutasunera iritsi baino lehen, hainbat fase igarotzen ditu globulu gorriak bere garabidean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 156. orr.

Komunikazio hizkuntza eraginkorra izateko behar dituen garabideak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 153. orr.

Gako eta jokamodu hauek badute nolabaiteko lotura bertsolaritzaren oraina eta etorkizuna ulertzeko moduarekin eta, oro har, euskararen garabideak bizitzeko moduarekin.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 36. orr.

Ene ustea da, azken batean Euskal Herria lur kiskalia bihurtu nahi dutela, edonolako garapide oro moztu bere ideologiaren linean ez badoa.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Zibilizazioaren garapide harroa, hasieratik bertatik, boterearen eta indarraren basakeriaren kontzientzia saminarekin batera ibili da aurrera.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 46. orr.

Historiaren lege fundamental bat, Spengler-entzat, garapideen homologia baita.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 206. orr.

Giza mintzamenaren garapideko estadio primitibo bati.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskararen garabideak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus