Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Suhiltzaileetariko batek keinu egin zion zubi gainean zegoen bere lankideari, eta honek garabia abiarazi zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 40. orr.
Kablea bildu ez ezik, garabiak bere besoa ere birarazi zuen eta gorpua guregana ekarri zuen, airez aire. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 40. orr.
Daukazuen irtenbide bakarra garabi guztiak matxuratzea duk. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 187. orr.
Zazpigarren garabiko kabinan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.
Istripua dela eta, Eibarrerako bidea itxita izan zen garabiek bi kamioiak errepidetik atera zituzten bitartean. Berria - Ekonomia 2004-10-05
Hogei minutu geroxeago kontainer eta garabi erraldoien artean zeuden. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 17. orr.
Garabi bat erabili zuten, Ramala hiritik gertu hutsik zeuden kokaguneetatik edukiontziak garraiatzeko. Berria - Mundua 2004-09-09
Garabiak muntatzen lan egiten zuen aitak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 146. orr.
Hirurogei tonako garabi flotantea zeraman atoian Facal bigarrenak ontziola aldera. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 246. orr.
Garabien grebaren ondorioz. Berria - Ekonomia 2004-08-22
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako garabi zerbitzuek bederatzigarren eguna beteko dute gaur greba mugagabean. Berria - Ekonomia 2004-08-05
Tarifak «duindu» arte, lanuzteari eutsiko diote garabi enpresek. Berria - Ekonomia 2004-08-11
Garabi gidariek, ordea, «tinko» eutsiko diote protestari. Berria - Ekonomia 2004-08-11
Filmaren amaieran eraikuntza lanetan erabiltzen den garabi-bola batek orkestraren entseiu-lokalaren pareta behera bota, eta ordena berrezartzen zen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 72. orr.
Ez dut aipatuko azkenean Cutlass-a bideaz bestaldeko garaje hartara bertara eraman zuen garabi-kamioiarena. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 188. orr.
Zubiaren erdian garabi-ibilgailu handi bat ari zen, gorri mina; haren besotik behera, kable gotorra ugaldearen erdira zintzilikatzen zen, kanabera erraldoi bateko hariak eginen lukeen gisa berean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.
Garabi-plataforma baten gainean nengoen zutik, atoiontzi beltzek gureari txopatik heldu eta kanpora ginderamatzatela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.
abeac garabi enpresen (6); aseguru etxeek garabi (3); baina garabi (3); bat garabi (3); bizkaiko garabi enpresen (3); dira garabi (3); dute garabi (5); duten garabi (3); eta bizkaiko garabi (6); eta garabi (19); eta garabi enpresen (4); eta garabi enpresetako (3); eta garabiak (3); eta gipuzkoako garabi (7); etxeek garabi (3); garabi bat (10); garabi baten (4); garabi berriak (3); garabi enpresa (3); garabi enpresak (19); garabi enpresak ez (4); garabi enpresei (5); garabi enpresek (39); garabi enpresekin (4); garabi enpresen (27); garabi enpresen elkarteak (4); garabi enpresen elkarteko (5); garabi enpresen eta (3); garabi enpresetako (6); garabi enpresetako ordezkariek (3); garabi eta (5); garabi gidariak (8); garabi gidariei (4); garabi gidariek (18); garabi gidarien (9); garabi handi (3); garabi horiek (3); garabiak eta (3); garabien greba (3).; gipuzkoako garabi (7); kabuz garabi (3); nafarroako garabi (8); nafarroako garabi enpresek (3); ziren garabi (3); zuten garabi (4); zuten garabi enpresek (3)