Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Rosak txiskeroaren garra hurbildu zuen ezpainetara eta zigarroak su hartu zuen astiro. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 94. orr.
Sutegiko gar gorriak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 214. orr.
Su orok izaten duela gora igotzen den garra. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4270. orr.
Ke hutsa zen, gar bakoa. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 171. orr.
Kandelaren garrak dardar egin du, eta harekin batera aretoko itzal-argiek. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 69. orr.
Atean bertan gelditu zen orduan ere, garra dardarka zuen kandela bat eskuan. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 21. orr.
Albertok, zenbait astez soldadore-talde batekin aritua baitzen lanean, esplikatu zidan oxiazetileno-hodien puntan muntaturik joaten direla, garra pizteko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 191. orr.
Etxeko su itzalgailuarekin garrak amatatzen saiatu zen. Berria - Euskal Herria 2004-09-16
Garrak ikaragarrizko ziztuan hedatu ziren, haurrak ihes egin ezinean harrapatuta. Berria - Mundua 2004-07-17
Ikaskideak infernuko garretatik salbatzeko. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 72. orr.
Baina bat-batean, garra zurbildu, eta oso bestelako usain bat aditu zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.
Eskuan beroa sentitu ohi duzu garra ikusi gabe ere. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 121. orr.
Suak etxe sapaietaraino jauzi egiten eta gar bizkorrez zurak eta zutabeak mihizkatzen dituenean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 109. orr.
Mingain gorri garrezkoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 181. orr.
Su eta gar da maitasuna, Jaunarengandiko sugar. Elizen arteko biblia Kt 8,6
ik beherago 7. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Erran gabe doa bigarren etxe horretan ere ohea prest zegoela aspaldian, supazter eder bat lagun, dena gar eta pindar. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 128. orr.
Ba al dago, izan ere, deus ederragorik suaren gar bizia baino? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 366. orr.
Sutan gar goriek xigor zaitzaten. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 215. orr.
Gar dardarati haiek. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 278. orr.
Poxpoloaren gar txiki horri. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 90. orr.
Su ahulak gar handi batez orbantzen zion aurpegia. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 196. orr.
Ahotik gar izugarriak ok eginez. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 221. orr.
Gar ikaragarrizko sua ikusi zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1108. orr.
Kandelen gar luzeak dardarka ari dira. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.
Sarritan oinaztuak etxe sabaiak sutzen ditu eta gar bizkorrek etxe osoa menperatzen dute. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 407. orr.
Gar kedartsuaren gainean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.
Eta haragizko desiraren su motelduak gar haserreak harrotu zizkion zainetan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 325. orr.
Zura moztean, kea eta hautsa ikusi behar lirateke, eta bertan ezkutaturiko gar niminoak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 81. orr.
Bizirik nengoen oraindik, eta nigan, makal eta erdi itzalita baina horratik izekita zegoen zerbait, bizitzako garra esan ohi denez. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 187. orr.
Maitasunezko txoria gar bat da, bere hegalaz ukitzen dituen bihotzak sutzen dituena. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 114. orr.
Itxaropenaren gar ahula gerizatuko duen amets baten premia gorrian. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 99. orr.
Ez dago errusiarrarena bezain hitz esanguratsu eta adierazgarririk, bihotzean hain sakon erroturik, hain gar bizia darionik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 164. orr.
Gar zalantzati gisa agertzen ziren musu hartan gorritzeak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.
Gar ildo luzeak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 109. orr.
Su baten gar-dantzari begira. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 187. orr.
Suaren gar-dirdiraz eta itsasoaren ñabardura higikorrez. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 33. orr.
Zeru-lurrak gar–itsaso. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 113. orr.
Harrizko hormak Gringottsekoak bezalako gar-zuziek argitzen zituzten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 105. orr.
Frantziskoren arima maitasun-gar harrigarriz beterik gelditu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 532. orr.
Egunsentia iristean, espiritu-gar eta kezka harekin, hitz horiek errepikatuz sartu zen elizan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1044. orr.
Bere senera etorri zen eta bihotz-gar handiz esaten hasi zen: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1061. orr.
Burua altxatu zuelarik, gar berezi batekin hasi zen: [...]. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 22. orr.
Orain berebiziko kemenez ari zen jotzen, zeukan gar guztiarekin, harexentzat jotzen ariko balitz bezala edo. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 19. orr.
Errebeldiaren garra odolean bertan piztua banu bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 142. orr.
Bazeukan Lilyk zerbaiten ukitua; zerbaiten garra. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 103. orr.
Amorruaren garrak sututa, hiltzeko sekulako tirriak menpean hartuta. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 73. orr.
Egunsentia iristean, espiritu-gar eta kezka harekin, hitz horiek errepikatuz sartu zen elizan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1044. orr.
Bere senera etorri zen eta bihotz-gar handiz esaten hasi zen: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1061. orr.
Pinuz egindako etxeak garretan zeuden. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 407. orr.
Hegazkina garretan zegoen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 57. orr.
Egurrean sua pizten denean, eta egurra garretan jartzen, ilinti bizi bihurtzen du, suak egurra urritu egiten du. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 22. orr.
Itsasoz bestaldea, mendiaz harandia ere suz estali eta kiskali zituen... Loreak garretan ireki ziren. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 113. orr.
Eguzkia sartu berria zen, eta oraindik ere garretan zegoen odaiertzaren kontra bere gailurrean guztiz monumentu bikain bat duen harkaitz harrigarri haren isla marrazten zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 310. orr.
Fernando aragoiar azpi-sugearen ordez -infernuko garretan kiskaliko da agian!- Karlos Habsburgokoa flandestarra zegoen espainolen buru. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 41. orr.
Suz eta sufrez garretan dagoen aintzira. Elizen arteko biblia Ap 21,8
Nabarmenkeria hutsa zen Parisko hiriguneko etxe batean su eta gar sartu eta bi agente harrapatzen saiatzea. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 116. orr.
Hans su eta gar aritu zen bere giltza eta ziri bildumarekin, izerditan blai eta ahapeko madarikazio ulertezinak botaz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 118. orr.
Galdera mordoa egin zidatek hitaz, baina nik su eta gar defendatu haut. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 310. orr.
Hala ematen genuen aditzera Eusko Gudariak, ukabila gora, su eta gar kantatzean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 300. orr.
Nire zakila gehiago handitu zen, goizeko eszena etortzen zitzaidan, eta su eta gar jartzen ari nintzen, berak zupa eta zupa jarraitzen zuen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 131. orr.
baten gar (3); bere gar (4); eta gar (37); eta garra (12); eta garrak (5); eta garrez (4); eta garrezko (3); gar bat (5); gar bizi (3); gar eta (11); gar handi (3); gar hura (4); gar taldeak (3); gar urdin (3); garra eta (7); garra itzali (4); garra itzali eta (3); garrak eta (5); garren artean (5); garretan suturik (3); garretan zegoen (5); garretan zen (3); garretan zeuden (4); haren garra (3); haren garrak (3); kandelaren garra (3); kandelaren garrak (3); maitasun garretan (3); su eta gar (26); su garrak (3); su garretan (4); su ta gar (48); suaren gar (3); ta gar (48); ta gar eta (6); ta gar taldeak (3); zen gar (4); ziren garrak (4); zuen gar (3); zuen garrak (4)