Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zutabeak eta gapirioak marroi ilunez margotuak dauzka, eta sabai txurian ageri. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 215. orr.
Eta eliza osoki inguratuz, gapirioak, habeak eta latak ageri, egurrezko aterpearen euskarri. Txillardegi «Putzu», 1999 - 336. orr.
Gailurreko habea eta –saihets hezurren irudiko– albo banatako gapirioak besterik ez zen geratzen [teilatu] haietako batzuetan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.
Plasta-plasta erortzen zen igeltsua; agerian zeuden kapirioak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 137. orr.
Teilatuaren azpian, espazioa handia bada, tiranteak eta gapirioak; tamaina ertainekoa bada, gailurra jartzen da, eta teilatu-hegaleraino ateratzen diren astazaldiak; astazaldien gainean, petralak; hauen gainean, eta teilen azpian, gapirioak, kanpora ateratzen direnak eta paretak estali eta babesten dituztenak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1850. orr.
[Pilastra] horien gainean bermatzen dira galerietako gapirioak eta teilatuak eusten dituzten habeak, ganga baino beherago geratzen direnak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2190. orr.
Han hemenka itaitzurak, gapirio batzu mutzituak edo irinduak, paretak tokika arrailduak... Herria 2003-03-10
Eta ikusten zuen, halaber, bere nortasunari eusten zioten habeak eta gapirioak ahulegiak zirela urakanari aurre egiteko. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 183. orr.
eta gapirioak (9); habeak eta gapirioak (3)