Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gantzatsu izond gantza asko duena.
Irrikak dardarazten ninduela, eskuak izter gantzatsu horien gainean ezarri nituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.
Masaila gantzatsu eta eroriak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 34. orr.
Haren sabelalde gantzatsua gelatinaren antzera inarrosten da. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 38. orr.
Gero eta gehiago gizentzen ehun pezetako menu gantzatsuen eraginez. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 229. orr.
Ekografia bat egiten zaio, eta, gibel gantzatsua badu eta organoa handituta badu, esteatohepatitisa du. Berria - Gaiak 2004-11-28
Besikula txikien zelula-paretak arrautza zuringoaren molekula gantzatsuekin egin dituzte. Berria - Gaiak 2004-12-21