Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gantz 1 iz gai koipetsua, erraz urtzen dena, animalien gorputzeko hainbat ehunetan eratzen dena.

Gantza, gai biguna izaki, berehala urtzen da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 189. orr.

-Zure gorputzak beharko lituzke zapatila ukaldi horiek, gantza urtu dakizun.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.

Eta gero bero bolada ikaragarri hura, gizakiak gantz urtuzko baltsa bilakatzen zituena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 282. orr.

Ezpain lodiak eta masail biribilak zituen, dena zuen koipe eta gantz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 64. orr.

Koipe fin hori, nola ez, umeen gantzetik bakarrik atera zitekeela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 69. orr.

Gehienetan etxean ez zen eta gantzik edo oliorik izaten, eta esnegain edo segoarekin moldatu behar izaten zuten etxekoandreek janaria maneatzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.

Bihotza zanpatzen dizun gantzak hilko zaitu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.

Hasieran gantza edo xaboia ematen zioten sokari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 97. orr.

Lagun faltsu urrikalkorrak galduak ditudala jada eta mundua neure begiz haztatzea eta onartzea dagokidala, gogoaren urrakoa gantza beroz josten saiatuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 114. orr.

Gela atsegin eta epel batean, gantzezko kandela xume baten argitan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 376. orr.

Gezurtatu egin dute gantz gehiegiko jakiak jateak bularreko minbizia sortzen duela.  Berria - Gaiak   2004-10-19

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gantz apurrik ez gorputzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.

Animalien gantz ehunetan.  Berria - Gaiak   2004-09-14

Dermisaren azpian, gantz-geruza bat dago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

Gantz parrastada ugaltzen ari zen gaualdiaren hasieratik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.

Gantz sunda zerion, haragi onaren urrin geza.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 210. orr.

· Txerri gantz ontzia eta okela errearen koipearena ondo lerrokatu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Txerri gantza eta garbantzu batzuk ekarriko ditut.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 122. orr.

Kainek lurreko fruituen eskaintza egin zion Jaunari eta Abelek, bere aldetik, artaldeko lehen bildotsak eta ardi-gantzak eskaini zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 22. orr.

Akerren odolez eta aharien giltzurrun-gantzez.  Elizen arteko biblia   Is 34,6

Emakumea kastore-gantz astunaren pean loguraturik etzaten da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 437. orr.

Bi eltze txerri gantz abian jarri ondoren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

4 (testuinguru teknikoetan)

Gantzak eta karbohidratoak ez dira hain zailak prozesatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.

Gantzen hausturatik sortua izanik glizerina, metabolizatzeko eta kaloriak hornitzeko modukoa izan behar zuela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 190. orr.

Esteatosisa, labur esanda, gibelean gantza pilatzeari deitzen zaio.  Berria - Gaiak   2004-11-28

Etxean ditugun garbitzeko xaboi-hautsek bezala, elikagaietako olioak eta gantzak emultsionatu egiten dituzte behazun-gatzek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

Gantza gutxitzeko gene terapia aztertzen ari dira AEBetako eta Suitzako zientzialariak.  Berria - Gaiak   2004-02-12

Normalki jaten ditugun lipidoak jatorria animalietan daukaten gantz saturatuak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ehunka gramo batzuk gantz-azido lapurtuak nituen, barrikadaren beste aldeko nire lankideren batek parafinaren oxidaziotik neke handiz lortuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 189. orr.

Omega-3 izeneko gantz–azidoek alzheimerra saihets dezaketela iragarri zuten atzo Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaileek.  Berria - Gaiak   2004-09-02

Haien esanetan, odoleko gantz kontzentrazioak gora egiten du hotz egiten duenean, eta behera, uda sasoian.  Berria - Gaiak   2004-05-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus