Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ganoragabe izond ganorarik ez duena.
Bihotz-gogorrak ziren, zakarrak, traketsak, moldakaitzak, ganoragabeak, ezdeusak, zarpailak, makurrak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 280. orr.
Hantxe zebiltzan atzera eta aurrera dozena bat neska nabarmen, ganoragabe, likits eta ikusgarriro makilatu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.
Behar nuena bezalako aterpea zen hura: berria, garbia, modukoa eta munduko beste edozein hotel bezain ganoragabea. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 121. orr.