Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ganora 1 iz zereginetarako arreta, funtsa, era egokia.

Egoskorra zela eta ganora gutxiko gizona.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 157. orr.

Aski izango da esatea iritsi berriak egundainoko ganora erakutsi zuela bisitak egiteko orduan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.

Orain ganora gehiagoz eragin behar diozu, kemen handiagoz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 175. orr.

Eta, egia esan, diodan kanpaina honek badu taxurik eta ganorarik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 119. orr.

Gutariko bakoitzak egunez egun han ziharduen bere lanean, ganora eskasez [...] beren geroaren alde ari ez direla dakitenei gertatzen zaienez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 173. orr.

Pitxerrei oharkabeki begiratu zien, gobadarako zerrendaz itaundu zion neskameari ganora gabe. ik ganoragabe.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 144. orr.

Gutunazalaren zuria urratzen zuten letra ñimiñoek oso tankera bihurria zuten, ganorarik gabe egindako zirriborro beltzak bailiran.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 195. orr.

Ganorarik gabeko ama denik inork pentsa ez dezan inguruko guztiei argibideak ematera behartua sentitzen den amaberriak.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 39. orr.

Egia da inolako ganorarik gabeko kontuak mintzagai nagusi bihurtu direla egungo gizartearen hedabideetan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 155. orr.

2 ganoraz adlag

Ez dut berarekin ganoraz mintzatzeko astirik izan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 194. orr.

Jo egiten zuten eta jaten ere ez zioten ganoraz ematen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 90. orr.

Buruko errotarria atzera eta aurrera dabilkio Agirreri, eta horrek egunkariak ganoraz irakurtzea eragozten dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 178. orr.

Bazekien leku guztietan ganoraz jokatzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.

Hauxe da bizarra ganoraz kentzen dudan lehenengo aldia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 372. orr.

Afaldu bi tartean ez zuen plater bakarra ganoraz bukatu eta neu ere larri ibili nintzen eskatutakoa amaitzeko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 82. orr.

3 ganorazko izlag

Txantxa giroan, ganorazko ezer esan gabe.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 23. orr.

Gau osoan ez dut ezer ganorazkorik jan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 62. orr.

Ganorazko zerbait egin izan banu, gaitz erdi; baina hor egon nauk buru-buztanik gabeko zozokeriak esaten eta pentsatzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.

Ganorazko lana bilatzeari ekin beharrean , nola edo hala moldatu ziren eskolan bertan bekadun lana lortzeko.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 88. orr.

Aurreko garai horietatik bertso solteak baino ez ditugu ezagutzen, eta hori ez da aski ganorazko azterketarik egiteko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 20. orr.

–Eta ganorazko arrazoirik baduzue Ogareff koronela Siberian dela pentsatzeko?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 161. orr.

Sekula ez zioten ganorazko oparirik egin, ezta pasteltxo bat ere...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 12. orr.

Itsaspekoak hantxe ziren, gauez atzera eta aurrera irratiz hizketan aditzen genituen eta, alemanez, baina gutariko inork ganorazko alemanik jakin ez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 187. orr.

Oso zaila da, baina kezkabako planta egitea zenuke ganorazkoena.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 36. orr.

4 ganora eza mug

Ito egingo nintzen Ritarik gabe, neure ganora ezaren saldatan, une batetik bestera. Toki ikusgarri batera heltzen zirenean bakarrik uzten zion aitak bere ohiko ganora ezari, eta, kalesatik jaitsirik, talaiarik egokienera igotzen ziren biak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus