Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gangrenatu, gangrena(tu), gangrenatzen (orobat kangrenatu) 1 da/du ad gangrenak jo.

Pitbull kume batek bi belarriak moztuak zituen eta ia gangrenatuak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 94. orr.

Iskemia bat zeukan eta atzamarra gangrenatzeko arriskua zegoelako egin zion ebakuntza Ander Letamendia doktoreak.  Berria - Kirola   2004-03-26

Ondoena zeudenak orrela, eta beste asko eta asko illak; eta beste mordo bat, berriz, otzarekin kangrenatu eta ankak moztuta, betirako ondatuta gelditu ziranak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 94. orr.

2 (era burutua izenondo gisa) irud/hed

Atzerantz erori zen dardaraka bere enbarkazioaren eskailera gangrenatuan behera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 352. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus