Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Suei darien ke urdinak harana gandutu du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 62. orr.
Eta berriro eguzkia hantxe, kristal esnetsu baten atzean bezala gandutua, lurrinezko sargoria, ikusi ere egiten zena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 52. orr.
Eguzkia, kotoizkoa irudi, likits eta beroa, ortzadar-inguru batez gandutua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.
Faroltxo haiek, zigarreten eta zigarroen lurrinetan gandutuak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 132. orr.
Bulego itxurako gela estu hura betetzen zuen zigarro-ke grisaxkak gandututa, Schenker doktorea ikusi nuen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 103. orr.
Eskaileretan beherakoan betaurrekoak oso gandutu zitzaizkion lurrunez eta kendu eta garbitu egin behar izan zituen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 98. orr.
Une batez urduritasunak gandutu zion burua, baina laster jarraitu zuen berriaren haria. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 43. orr.
Lajos heldu aurreko arratsaldea eta gaua gandututa agertzen zaizkit gogoan. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.
Gaztetan Mediterranioko argiak luzaz gozatu izanak areagotu egiten zion egurats gandutuaren zama. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 10. orr.
Haren irudiaren ertzak lausoturik zeuden eta Harryk leiho gandutu batetik zehar bezala ikusten zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 257. orr.
Orduan hark onez onean begiratuko zion beti bezala, begi berde axal gandutuekin. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 175. orr.