Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gandutsu izond ganduz betea.
Egun lasai, gandutsua zen; faroak izugarri urrun ematen zuen goiz honetan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 156. orr.
Gero, ilargia, ilargi likatsua, baina izarrik ageri ez, egurats gandutsuegi hartan... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.
Irudi gandutsu bat besterik ez da. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 144. orr.
Bere baitan nagusi zen logalearen hesi gandutsua zeharkatuz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 193. orr.
Eta Aturriko hegietako bake gandutsua, gero eta pisuago. Txillardegi «Putzu», 1999 - 379. orr.