Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gandu 1 iz behe laino mehea.

Eguerdi inguruan, han hasten da gandu fin baten antzeko mintz xare bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 487. orr.

Lurretik gandu beroa altxatzen zela irudi zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 139. orr.

Baina etxera joan eta, Aturri gaineko gandu luzakorretako bakardade hartan, ezin etsi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 343. orr.

Berez, sartu ez, han urtu egiten zen eguzkia, gandu artean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 54. orr.

Eguerdia da, zeru erreari gandu lausoa dario.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.

Jimmyk jendez gainezka zeuden mahai batzuei behatu zien non aurpegiak gandu berdexka batean lausotzen baitziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 221. orr.

Gero, Lexington Avenue-tik igaro ziren; han lasaitasuna zen nagusi, arrastiriaren ardo gorriaren koloreko ganduan murgildua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 352. orr.

Urdin koloreko gandu suntsikor bat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 50. orr.

Hitz haiexen zain egon balitz bezala, Steffiren irudia goitik behera erori zen, gandu bihurtu zen, lurrundu eta ezerezean desegin zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 207. orr.

2 (hitz elkartuetan bigrren osagai gisa)

Egun asko izango direla, bateko sirimiri eta besteko trumoi-erauntsi, euri gandutan pasatu beharko direnak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 331. orr.

Inguru haiek estaltzen zituen hondar hodei eta itsas gandua zabalduxea egoteagatik, jakin zuen Almak ganbaratik erraz asko ikus zitekeela Westerborkeko patioa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 230. orr.

Ahotik hats gandua botaz 110. kaleko geltokian sartu ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 93. orr.

Uda-arratseko argi-gandutan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 66. orr.

3 hed ik lauso.

Bi edo hiru minuturo gandua egiten zitzaion betaurrekoetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 95. orr.

Ganduaz estaliriko kristal handietatik bestaldera luzatu dut begia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 105. orr.

Sai baten begia zuen: begi urdin argi bat, ganduak lausotua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 87. orr.

4 irud

Lozorrotik esnatzera doan bide lauso horretan, gandu artean sumatu nuen ate joka ari zen itzal bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.

Zer egin pentsatu nahi zuen, baina buruak ez zion erantzunik eskaintzen, ganduak hartu balio bezala.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 133. orr.

Bazekien paisaia beraren ikuspegi berri bat erakutsiko ziola oroimenak aldi oro, heriotzaren ganduak guztietan azkena lausotzen zion arte.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gandu (4); gandu artean (7); gandu bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus