Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ganaduzale iz ganadua hazteko ogibidea duen pertsona.
Ganaduzale, nekazari, eskulangile, arotz, zurgin eta tenpluetako zerbitzari dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 57. orr.
Lan talde hori artzain eta ganaduzaleen eskariz sortu zen. Berria - Euskal Herria 2004-08-15
Administrazioak ganaduzaleei eskaintzen dizkien dirulaguntzen datuak. Berria - Ekonomia 2004-08-26
Salaketa horrekin, gainera diru-laguntza errazago eskuratuko dutela badakite ganaduzaleek. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 116. orr.
Familia ganaduzalea zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 201. orr.