Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hirira iritsi zenean, haren ateetan gelditu eta gameluak ur-putzu baten ondoan etzanarazi zituen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 64. orr.
Gamelu gainean zegoen eseria. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 89. orr.
Jaiki ziren Rebeka eta haren mirabeak, gameluetara igo ziren eta morroiari jarraitu zioten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 68. orr.
Jaiki zen, bada, Jakob, eta gamelu gainera igoarazi zituen seme-alabak eta emazteak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 87. orr.
Gamelu baten urrats orekatuan kulunkatua, beste erritmo batean murgildu zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 220. orr.
Harea finegia baldin bazen gameluen apoetarako. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 107. orr.
Hartu liburuak eta gameluaren bizkarrean esekitako zakuetan gorde zituen. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 118. orr.
Harribitxiz zamaturiko gameluak. Elizen arteko biblia 1 Erg 10,2
Gameluren baten irrintzia entzute hutsak [...] izutu egiten baitzituen denak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 120. orr.
Gamelu baktrinoak bi konkor dituzten gameluak dira. Berria - Gaiak 2004-01-28
Hogeita hamar gamelu esnedun beren umeekin. ik gamelukume. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 91. orr.
Baina Rakelek orduko jainko-kuttunak hartu eta gameluaren txalman ezkutatuak zituen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 88. orr.
Gameluarentzako bazka, ur-putzua edo datil-palmondoak zeuden inguruneetan. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 101. orr.
Zaldia edo behia baino, gamelua haztea askoz merkeago omen da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 169. orr.
Basabere exotikoekin: zimino, lehoin, kamelu, ostruka eta bertze. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 193. orr.
Gamelu-taldeen arduraduna Obil, israeldarra. Elizen arteko biblia 1 Kro 27,30
Buruko oihala jantzi zuen, eta gamelu-ilez eginiko uztai batekin tinkatu zuen. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 89. orr.
Joanek gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko. Elizen arteko biblia Mk 1,6
Gamelu zurdez ehunduriko jaka eta zamarra. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.
Tipoak gamelu-larruzko beroki bat zeraman jantzirik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 251. orr.
Gamelu esnez egindako edari bat. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 350. orr.
Eguneko trafiko istripuen laburpenaren eta poliziak hiriko Alde Zaharreko gamelu tikien kontra egindako azken sarekadaren kronikaren artean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.
Zenbat gamelu ez ote ziren sarean erori, Montrolek burubide gaiztoa hartu zuelako? Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 176. orr.
Liskar bat izan nian dendako nagusiarekin, gamelu zahar hori... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 63. orr.
begitik gamelua igarotzea (3); bi gamelu (4); eta gamelu (8); eta gameluak (6); eta gameluaren (3); gamelu bat (5); gamelu eta (10); gamelu eta astoak (3); gamelu gainean (5); gamelu gainera (4); gameluak eta (5); gameluei ere (6); gameluentzat ere (5); hamar gamelu (3); mila gamelu (3); orratzaren begitik gamelua (4); zure gameluei ere (4); zure gameluentzat ere (4)