Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gama 1 iz kolore eskala hurrenez hurrenekoa.

Beti gama baten barruan ibiltzen naiz, bata bestetik oso urrun ez dauden koloreekin.  Berria - Kultura   2004-06-15

Gauza guztiak grisaren gamako koloreetakoak baitziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

Grisaren gamako koloreetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Orain hauek erabiltzen dira asko, gama honetan, edo honetan, hauek denak gaztainezkoak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 89. orr.

Nik badakit errealitatea ez dela gehienetan zuria edo beltza izaten [...] grisa baizik, bere gama osoan...  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 11. orr.

2 sail bereko gauzen aukera.

Bien artean, kafesneen gama osoa; hori bai, hipertxarrak omen dituk urdailerako.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 371. orr.

Produktu gama desfasatua, [...] eta Asiako zein Europako beste autogileen lehia gero eta gogorragoa dira Opelen egoera kaskarraren eragile nagusiak.  Berria - Ekonomia   2004-10-15

Gure [automobil] gama oso extensoa da.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus