Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galtzeta iz 1 galtzerdia.

Hondoan, lepokoz, eskularruz, xalez, galtzetaz eta kutxatila gardenetan babesturiko oihal-lorez pilaturiko tontor baten atzean gorderik, poltsa handi bat azaldu zen, nire amonarena.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 71. orr.

2 galtzeta burdina pl galtzeta egiteko galtzorratzak.

Hantxe eserita, besaulkian, galtzeta-burdinei batera eta bestera eragiten, galtzerdi marroi gorrizta egiten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 198. orr.

Galtzeta-burdinak galtzerdian sartuz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 117. orr.

3 galtzeta egin

Setheren ondoan eseri eta kotoi grisarekin galtzeta egiten hasi zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 135. orr.

Farre egin zuen, galtzeta eginez.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 42. orr.

4 galtzeta lan

Lanpararen pantaila egokituz argiak galtzeta-lanean jo zezan. Isilik eserita egon arren, galtzeta-lanei berrekinda.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

galtzeta burdinei (4); galtzeta egiten (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus