Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barruko arropa, eta galtzerdi zuri luzeak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 155. orr.
Tenisak eta zure betiko galtzerdi zuriak kendu zenituen lehenik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.
Ligeta-eustekoa eta galtzerdi beltzak jantzita. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.
Zapatak kendu eta hankak goian jarri zituen une batez, galtzerdi haragi-kolore finak eta izter biribilen iturburua erakutsiz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.
Pasaratu behar omen zituen galtzerdi maiztuekin atera zen gelatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 23. orr.
Galtzerdiak eta slipa erantzi nituen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 55. orr.
Andrewk eta berak oinetako eta galtzerdiak isl isilik jantzi zituzten. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 77. orr.
Beste galtzerdia kendu eta jaurti egin zidan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.
Ez neraman galtzerdirik. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 34. orr.
Bera atzetik William Bankesekin, eta aurretik Minta, galtzerdi zulatuarekin. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 170. orr.
Artilezko galtzerdiak. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 27. orr.
Urratu bat ageri zuen zetazko galtzerdi finetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.
Zeta kaskarreko galtzerdi ziztrinak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 258. orr.
Emakume-galtzerdi batekin urkatu zuen bere burua. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 163. orr.
Gerrirainoko galtzerdiak eta titi-zorroak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 330. orr.
Hanna eskolumea zen oraindik, belaunetarainoko galtzerdidun neskatoa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 277. orr.
Etxekoandreek ikasleen galtzerdiak pasaratzen zituzten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 188. orr.
Puntuan ari zen, galtzerdi bat egiten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 124. orr.
Puntu egiteari ere ez zion utzi: batzuetan galtzerdi pare bat, jaka bat hurrengoan; brodaturen bat egiten zuen bestela sarean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 18. orr.
Galtzeta-burdinak galtzerdian sartuz. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 117. orr.
Tabakoaren, sardexka-labanen, izaren eta galtzerdi-oinetakoen estraperloan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 54. orr.
Galtzerdi luze zuri marradunak zeramatzan, ia-ia belaunerainoko gona tolesduna. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 55. orr.
Wendyk [...] hariak gordetzeko erabiltzen zuen saskiaren ondoan jarri zen; beti bezala, galtzerdi luze piloa, eta bakoitzaren belaunean zulo bat. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 140. orr.
Ezpainak pintatuta eramaten zituen eta kortxozko takoi altuak, brusa eta belauna agerian uzten zuen gona, eta oinetan galtzerdi motzak, nireak bezalakoak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 35. orr.
Gure amak eta Veronikak galtzerdi motzak eramaten zituzten edo, batzuetan, haiek ere gomak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 144. orr.
Artilezko galtza batzuk pijamaren gainean jartzeko, jertse gorria eta gona beltza, galtzerdi motz zuriak eta galtzerdi zulatu batzuk. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 269. orr.
Galtzerdi motzak zangoetan biribilkatzen zitzaizkidan, oinetakoen gainetik itsuskiro ageriz, Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.
Harri gorriztako etxearen barruko aldea emakumezkoen gailuen museo bizia zen, eta galeria anitz zeuzkan orotarik erakusteko: gerrirainoko galtzerdiak eta titi-zorroak, ile-lehorgailuak eta tanpoiak, makillaje-potoak eta ezpain-margoen hoditxoak, [...]. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 330. orr.
artilezko galtzerdi (3); emakume galtzerdi (3); galtzerdi bat (18); galtzerdi beltzak (6); galtzerdi lodiak (3); galtzerdi marroi (5); galtzerdi marroi gorrizta (3); galtzerdi motzak (3); galtzerdi pare (16); galtzerdi suizida (3); galtzerdi zuri (6); galtzerdi zuriak (8); osaba vernonen galtzerdi (4)
galtzerdia kendu (4)
artilezko galtzerdiak (7); eta galtzerdien (3); galtzerdiak erantzi (4); galtzerdiak eta prakak (3); galtzerdirik gabe (6); oinetakoak eta galtzerdiak (6)