Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orraztu ere egin nintzen, denbora galtzearren hain zuzen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 15. orr.
Dirua irabaztearren zatozte, ni dirua galtzearren nator. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 189. orr.
Gorputza ahal zuen gogorren paretara zamatuz eta, berehala, besoarekin kasik moko egiten zuela uztaiaren euskarria ez galtzearren, ezkerreko zangoa ekarri zuen bestearen aurretik eskuinerantz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 236. orr.
Kontzertu arina eta sendoa eskaini zuten bostek, ia atsedenik gabe kantuen artean, emozioaren bultzada ez galtzearren. Berria - Kultura 2006-04-01
Europako Estatu-nazio ahulduak ere, Ameriketako Estatu Batuen eta Japoniaren aurrean lehiakortasuna ez galtzearren, behartuak aurkitu ziren proiektu komun bat osatzera. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 56. orr.
Telemakok, ordea, ezezkoa eman zion, Laertes zaharraren bila denborarik ez galtzearren. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 117. orr.
Nik, ordea, bizia emango nuke koaderno horiek ez galtzearren. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 218. orr.
ez galtzearren (23)