Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galtze iz 1 zerbaitez gabetua gertatzea; garaitua izatea.

Galtze guztiak irabaztea zirela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 140. orr.

Bere boterearen galtze eta errekuperatzeak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 56. orr.

Badira biktoriak, galtzetik eta galtzapenetik gehiago dutenak eta ondore gaixtoak baizik ez dituztenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 502. orr.

Neure buruaren ezin ulertuzko galtze horren nahasmenduan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 447. orr.

Enetzat bederen ez zen galtze handia: arnoaren gustua galdua genuen!  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 144. orr.

Diru laguntzak ez die galtze guztia itzuliko.  Berria - Ekonomia   2004-08-27

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Iparrorratz ahul batekin zebilela ilunpean, itsumustuan, bide-galtze luzeak eginez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 28. orr.

Baina gizon galtze haundiak izan ziren ene erresimenduan, oinezko 16.ean, soldado eta ofizier.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 139. orr.

Gorputzaren ahulezia, eritasun, izpirituaren etsimendu, herio izurrite xahar eta haur ttipietan, kabala galtze, herriak ez zekien gehiago noiz arte iraunen zuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 21. orr.

Fermín Egurenek ez zidan sekula barkatu beraren adore-galtze haren lekuko gertatu izana.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 212. orr.

Lotsa galtze horretan ez zen Urkiolako erromeria bera ere salbatu.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 13. orr.

Baina bazen harengan arreta-galtze, sorraldi, destaina, zinezko krudelkeriarik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 166. orr.

Ba ote da, ordea, duintasuna galtzea baino buru-galtze handiagorik...?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 35. orr.

Emazte bat, oro andeatua dago hamabi urte hetan odol galtze batekin.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 216. orr.

Jende masa handi bat ikusten zuenean ezin zuen ekidin haien barrura sartzea, eguna zertan alferrik galtzen zuten imajinatzea, alferrik galtze horren kontzientzia edo kontzientzia ezari buruzko hipotesiak asmatzea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 26. orr.

· AHTren proiektuak ekonomia lokalen, ingurumenari lotutako nekazaritzaren eta abarren galtze prozesua azkartuko duela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

· Konortea erdi-galtze horiek mendeak erantsi dizkidate: agureen soseguan murgildurik nago.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 60. orr.

3 denbora galtze iz

Gainerako guztiak adabaki eta denbora galtze soil zirela.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 42. orr.

Julian ez zen intelektual horietakoa, inondik ere; denbora galtze alferrikakoak iruditzen zitzaizkion nobela eta antzekoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 135. orr.

Segi ezazu, Morales, segi eta utz itzazu alde batera itzulinguruak eta alferrikako denbora galtzeak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 246. orr.

Guk karakol haiek irensten genituen abiada ikusita, neure buruari esan ohi nion sarritan ea ez ote zen denbora galtze izugarria Isidoraren lan hura guztia minutu urri batzuk besterik irauten ez zuen otordu goxo hura egiteko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 219. orr.

-Tira, ez da izan erabateko denbora galtzea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 190. orr.

4 galtzetan (izan...) galduan (izan...).

Beti aipu baita hor gaindi burdin-bide zerbitzu batzuen kentzea edo ttipitzea, galtzetan direlako estakuruan… Berrikitan agertu konduen arabera alabainan, jaz kasik 30 miliun euroren galtzetan izana da.  Herria   2005-12-01

Sokoaren kondu dago ere Eurosit lantegia, Nevers hirian, eta han, zonbait urtez irabazian ateraturik, jaz galtzetan jalgi dira.  Herria   2005-06-30

Tratulantaren eraso bakoitzean prezioak oxka batez apaltzen zituzten, frankotan bildotsak galtzetan eskaintzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buru galtze (3); denbora galtze (5); diru galtzea (4); diru galtzeak (4); eta galtze (3); galtze aldera (3); galtze bat (4); galtze handia (6); galtze hori (6); galtze horren (4); galtze horretan (3); galtzeak eta (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus