Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mutilek, barraren gainean jarrita ia, galtzariak ikusten uzteko eskatzen zioten eta ginebra eta lima hartzera gonbidatzen zuten. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 188. orr.
Galtzari berriak etxera eraman eta bertan egokitu beren zangoen neurrira. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 157. orr.
Jostura paretik bide zetorkion, galtzaritik hasi ziurrenik eta zango-sagar erdialderaino. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.
Ezin sailkatuzko zerbait zeraman lepo inguruan loturik: galtzerdia izan zitekeen, edo galtzaria, edo gerrikoa, baina gorbataren antzik batere ez zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.
Galtzarian aurkitu zen lokarria lekuz aldatuta zegoela, zankoa estutzearren. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 157. orr.
Lehen, galtzari eustekoek-eta min handia egiten zuten, baina gaur egun ez dago halakorik ia. Berria - Gaiak 2004-06-22