Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Galtzarbea makuluan bermaturik, eskua luzatu zidan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 279. orr.
Urrutiko agintea baliatuz, sabaiko ibilgailua ohe gainera ekartzen du, izterrak eta galtzarpeak tinkatuz. Berria - Euskal Herria 2004-02-07
New York Times galtzarbean jarriz, geltokiko berotasunera sartu zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 11. orr.
Joseba, poltsa galtzarbean, horien atzean geratu zen... Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 140. orr.
Iztapeko eta galtzarbeko ilea erretzen genuen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 55. orr.
Charlyk Ximurra zutiarazi zuen, esku bakar batez galtzarbetik atxikia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 375. orr.
Gutunazala jakaren galtzarbe ondoko patrikan gorde, eta hanka-puntetan egin nuen sarrerarainoko bidea. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 125. orr.
Polizia bat ume bati heltzen ari zitzaion galtzarbeetatik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 48. orr.
Gazte bik heldu naute orduan, sendo, galtzarbeetatik, lurretik altxatuz. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 205. orr.
Izerdi-putzu zabalak gelditu ziren agerian haren alkandoraren galtzarbeetan. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 100. orr.
Sable kakotua [...] harri biziz jositako galtzarbe-uhal liluragarri batetik zintzilik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 270. orr.
Aldamenean poltsa gorri bat, larruzkoa, galtzarbe-uhal gisakoa. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 163. orr.
eta galtzarbeetan (3); galtzarbe uhal (3)