Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pertsona inozoa, suerte txarra izaten duena, galtzailea, ergela. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 224. orr.
Gogorregia gertatzen zait irudi hori, boxeolari galtzailearena: bere gorputz sendo eta gihartsuak trapuzkoa dirudiela, konorterik gabe jada, [...]. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 392. orr.
Borrokek luze irauten zuten sarritan [...] eta askotan hilda bukatzen zuen zakur galtzaileak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 154. orr.
Ekialdeko inperio galtzaileen eremuetan. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 73. orr.
Liburuan gizakiaren alde galtzailea agertzen da. Berria - Kultura 2004-01-08
Antzezlan batetik ihes egindako aktore bat omen zirudien, beste garai edo lekuren batekoa, galtzaile paperean ia beti. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 145. orr.
Anker portatu izan da beti galtzaile jendearekin. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 179. orr.
Virgil bera ere etsiz zihoan eta galtzaile-egoeran hondoratuz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 154. orr.
Garailearen bozkarioa dela galtzailearen pena eta nigarra. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 212. orr.
Garaipena hilotz eta samin pilaketaren sinonimo baizik ez denean, hobe galtzaileen arteko izatea, garaileen arteko baino. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 53. orr.
Galtzaile baten historia. Berria - Kultura 2004-02-03
Galtzaile duinen taldera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 414. orr.
Ni baino helduago batekin ikusi zutela goizeko ordu txikietan hiriburuan galtzaile sentimental eta gautxorientzat dauden ibiltokietan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 58. orr.
Galtzailea ez da nahitaez koldarra; alderantziz, adoretsua izan daiteke oso. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 414. orr.
Andres Untzain 36ko gerratean galtzaile izan zirenetakoa zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 10. orr.
Zeren garaile izan nahi bainuen nik ere, ez galtzaile! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.
Lance Armstrong galtzaile, behingoz. Berria - Kirola 2004-03-05
Errusiarrak galtzaile. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 247. orr.
Nahiago galtzaile bizi eta hil, zapaltzaile eta hiltzaile baino, Patri. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 42. orr.
Jokoan galtzaile atera dadin. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 175. orr.
Martxoan egindako kantonamendu hauteskundeetan ere galtzaile atera zen. Berria - Euskal Herria 2004-11-13
Bere burua galtzaile eta deseroso senditzen duela aitortu nahi ez duen baina, irri horrekin, hala erakusten duen gizona. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 173. orr.
Koloreak galtzaile irten ziren antzina, gauzen kontra izan zuten borrokan. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 180. orr.
Estatu Batuek Bigarren Gerra irabazi zutela eta, ondorioz, Japonia eta Alemania galtzaile suertatu zirela. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 173. orr.
Munstroak hezur eta haragi egiten dira gauaren kontrako trabesean galtzaile gertatu direnen garunetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 291. orr.
Ez da inor berarentzat soilik galtzen, besteen galbide eta galtzaile gara bidenabar. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 257. orr.
baina galtzaile (4); beti galtzaile (4); dira galtzaile (3); ere galtzaile (5); eta galtzaile (11); ez galtzaile (4); galtzaile atera (12); galtzaile atera zen (4); galtzaile aterako (7); galtzaile bakarra (3); galtzaile bat (4); galtzaile baten (4); galtzaile da (3); galtzaile eta (5); galtzaile irten (5); galtzaile izan (14); galtzaile izan zen (4); galtzaile izatea (4); galtzaile nagusia (5); galtzaile nagusiak (3); gu galtzaile (3); guztietan galtzaile (3); lehian galtzaile (3); zuen galtzaile (3)
arbola petalo galtzailea (3); bi galtzaileak (3); da galtzailea (3); eta galtzaileak (13); eta galtzaileek (6); eta galtzaileen (4); eta galtzailerik (7); eta galtzailerik gabeko (3); ez galtzailerik (3); galtzailea izan (3); galtzaileen artean (5); galtzaileen arteko (5); galtzailerik gabeko (3); galtzailetzat jo (4); galtzailetzat jotzen (3); irabazle eta galtzailerik (4); irabazlerik eta galtzailerik (3); kamelia petalo galtzailea (3); petalo galtzailea (6); zuten galtzaileek (4)
ala galtzale (3); aldiz galtzale (4); bi galtzale (6); bi galtzale hauk (3); bi galtzaleak (5); bi galtzaleek (7); bi galtzaleen (3); da galtzale (3); dira galtzaleak (6); dute galtzaleek (9); ere galtzale (6); eta galtzale (8); eta galtzaleak (12); eta galtzaleek (7); galtzale bat (4); galtzale bat behar (4); galtzale eta (5); galtzale hauk (13); galtzale izan (4); galtzalea kanpo (4); galtzaleak aintzinean (6); galtzaleak aitzinean (4); galtzaleak baina (3); galtzaleak dira (3); galtzaleak ere (9); galtzaleak eta (3); galtzaleak ziren (3); galtzaleek ere (12); galtzaleek ez (4); galtzaleen artean (3); gelditu galtzaleak (4); irabazle ala galtzale (3); irabazle eta galtzale (4); ukan dute galtzaleek (3); ziren galtzaleak (5)