Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erromatarren galtzada zenbait bertatik igarotzen zirelako. Berria - Kultura 2004-05-19
Via Appia, Kristo aurreko 312.ean Appius Claudius Caecus zensoreak eraiki eta Galtzaden Erregina deitua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 170. orr.
Galtzadaren zatirik interesgarriena, zeinaren harri-zoladura gehientsuenak gaur egun ere osorik baitirau, Aqua Marcia-ren uztai-erreskada berebizikoaren ezkerretara hasten da. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 175. orr.
Baionatik, Gasteizen gaindi, Burgosera doan ohiko galtzada arabarra. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 111. orr.
Galtzada kaskarra zen leku guztietan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.
Goizeko freskura goxo honetan, galtzada arboleztatuan ibiltzeak ez du gogortasunik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 148. orr.
Pasaiara jaisten den galtzada pattarraren sarreran. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 174. orr.
Zaldiak behin eta berriro erortzen ziren aurreko belaunen gainean, ferratu gabe zeudelako batetik eta hiriko galtzada erosora ohiturik ez zeudelako bestetik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.
Baina bidezidorrek zuzenago eta azkarrago eraman ohi dute galtzadek baino. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 122. orr.
Espaloiko galtzada zapaltzean berriro gizonen mundura itzuli dela ohartuko da. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 160. orr.
Ongi zolaturiko galtzada da bekatariaren bidea, baina azkenean Herio Leizera darama. Elizen arteko biblia Si 21,10
Kaleko galtzadatik begiratu nuen Monikaren etxeko leihoetara. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 75. orr.
Galtzada gurutzatu dut. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 205. orr.
Taxiren bat pasatzen zen aldian behin galtzadako putzuak zapalduz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.
· Kamino berria egiteke, Marielexako baserri askoren bidea, irteera, Aginetara jaisten zen, eta hor, galtzadaren erdian, gizon bat aurkitu zuen, odolduta eta bere onetik aterata. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 164. orr.
Errege galtzadak eta Erdi Aroko zubiak. Berria - Euskal Herria 2004-08-03
Galtzada-harri arrosaz zolaturiko plaza da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 64. orr.
Korroan hasi eta nola joan ziren nire hezurrak galtzada harrietara. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 106. orr.
Ezker-eskuin muinoan gora hedatzen diren galtzadarrizko kaleekin. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 129. orr.
Galtzada-harrizko kale pikoan gora goazela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 186. orr.
Galtzada-harrien tamainako [...] sorginkeria-liburuen erakusketaren ordez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.
Galtzadarrietan irrist egin zuen eta ziplo erori zen astunki. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 84. orr.
Han ikasleek soldaduei galtzadarriak bota zizkieten. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 18. orr.
eta galtzada (5); galtzada bazterreko (3); galtzada harriak (4); galtzada harrien (3); galtzada harrizko (3); galtzada harrizko kale (3); galtzada zeharkatzen (4); galtzadaren erdian (4)