Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galtza (2066 agerraldi, 217 liburu eta 618 artikulutan –soilik galtza* formena) 1 iz pl gorputza gerritik behera eta bi zangoak banaka estaltzen dituen janzia. ik praka.

Galtza luzeak janzten nituenez geroztik, nire plan guztietan, kazetari bilakatzea izan zen gauzatu nuen ia-ia bakarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 43. orr.

Jaka handia eta larru koloreko kotoi-belusezko galtza zabalak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 81. orr.

Ehun soldadu bibote-mehe [...] gerritik behera zetazko galtza gorriminduak jantzita.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 144. orr.

Alabaina, galtza estu-estuetan eta top gaitzean haragi ugari eroriak ageriago, errealitatea bere gordinean azaltzen zen: hogeita bi urteko neskaz mozorroturiko berrogeitakaduna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 315. orr.

Bere galtzetako zerrailua apalduz jauki zitzaion zakila buru gorrixka.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 40. orr.

Ahaztuta zetorren galtzetako brageta lotzeaz. ik galtzazulo.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 105. orr.

Gero askatu zuen galtzetako uhala, eta hiru edo lau zulo estutu zuen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 39. orr.

Ilde, galtzetako gerrikora ere iristen ez zitzaionarekin dantzan ikusiz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 190. orr.

Gorputza jiratu eta galtzetako botoiak askatzen dizkio.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 57. orr.

Khabul Khanek eraztun bat atera zuen bere galtza zabaletako poltsiko batetik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 180. orr.

Bertze eskua nire galtzetako gibelaldeko patrikara neramala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 172. orr.

Orain galtzetako arraia ongi lisatutako bikotea noiz azalduko zain zegoen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 125. orr.

Gero, galtzen berna jaitsi eta zutitu egin zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 23. orr.

Kaka galtzetan egiteko heinean izuturik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 163. orr.

Beldurraren beldurrez, galtzetara kaka egin nian.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 110. orr.

Gorri-gorri jartzeraino kakazten nintzen, totelka hasteraino, galtzetan pixa egiteraino.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 12. orr.

· Neure bi esku zuriak galtzaren eskuineko belaunaren gainean pausaturik...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 271. orr.

· Kapela batez, begiak, ezpainak eta azkazalak pintatuta eta ohiko galtza gorria praken gainean.  Berria - Kultura   2004-05-09

2 (mota adieraziz)

Hantxe zegoen gizon argal, aurpegi baztanga-pikatu hura, kiroletako galtza eta jakaz jantzia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 115. orr.

Koronela beharbada, zalditarako galtzaz jantzita, ukabilak gerrian, eta denbora alferrik galtzea batere gustatzen ez zitzaiolako itxurarekin.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 47. orr.

Galtza bakeroen metalezko botoiak askatuz trebetasun handiz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 273. orr.

Galtza marradunak zeramatzaten.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 85. orr.

Batak bestearen alkandorak eta jertseak eta galtza alozdunak erabiltzen zituzten.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 69. orr.

Baziren galtza arraiadunak eta idun gogorrak, eta baita onddo kapela ausart bat ere.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 179. orr.

Galtza bularrekodunak, lebita tabako-kolorea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.

3 (modua adieraziz)

Sarrerako zerbitzariak, galtza laburretan, ataurre batean zeuden eserita.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 374. orr.

Galtza hutsetan nengoen ohe gainean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 276. orr.

Baina Pauline hain eder eta garbi ikusteak galtzada zeharkatzera bultzatu zuen, txapelik ez buruan, brusa urratua, galtza jario eta alkandora bistan, zazpi urteko barrabas baten narraskerian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 61. orr.

4 sing

Uste gabetarik eskua sartu nuen galtzaren ezkerreko sakelan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.

Galtzaren zirritua ireki zion eta zakilak salto egin zuen kanpora.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 65. orr.

Uste gabetarik eskua sartu nuen galtzaren ezkerreko sakelan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.

5 azpiko galtza pl ik galtzazpi.

Ehizako berokia, zorroa, botak, galtzerdiak, ehizako kapa, azpiko galtza luzeak, errepikaziozko eskopeta.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 141. orr.

Zera esan nuen, gona gora eta azpiko galtzak behera neramatzala: [...].  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 29. orr.

Soinekoak azpiko galtzetan sartuta emakume ile-nahasiak, gizon oin-hutsak mahuka hutsean, galtzazpiez eta elastikoez jantzitako ume mordo bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 202. orr.

6 barruko galtza pl

Orbainak odol sakratua isurtzen zuen maiz, tunika eta barruko galtzak busti-busti eginda utziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 823. orr.

Barruko galtzak ere kendu egin zituen, denen aurrean erabat biluzik geldituz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 190. orr.

Gora eta behera dabil gelan, barruko galtzak eta bularretakoa soinean, edaria eskuan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 36. orr.

7 galtza barren pl

Bizkar-zorroa soineratu eta galtza barrenak jaso zituen Lauaxetak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 51. orr.

Galtzerdiak erantzi eta galtza barrenak bildu zituzten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 33. orr.

Haize fin-fina, eta lokaztutako oinetakoak eta galtza barrenak nonahi.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Gizona beltzez jantzita zegoen, beltzak zituen galtza barren zabalak, beltzak atorra eta kapela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 44. orr.

Bada mutil bat galtza barren-zabalez eta alkandora mahuka-motzez jantzia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 98. orr.

· Alkandora galtza barrenera sartuz hurbildu nintzen sukaldera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 30. orr.

8 galtzak (orobat galtza g.er.) bete lan lan asko.

Sailkatzaileek galtzak bete lan zuten; pilen gainetik saltoka, saskiak hartu, kolpe batez lastoa kendu, hustu eta bota egiten zituzten bizi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

Nagorek galtzak bete lan izan zuen Goñi II.aren erasoei eusteko. herria¬

Jakina baita, ilargi betea denean, galtzak bete lan izaten duela Heriotzak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 174. orr.

Merkatuek, galtzak bete lan, ohiko dantza egin zuten: gora goizean, behera gerora. Galtza bete lan izango du Bilbao indizeak 2000ra itzultzen, baita Belokik Tourreko podiumera itzultzen ere.  Berria - Ekonomia   2004-01-14

Bai Guzmanen taldeak bai Praderarenak ere galtza bete lan izan zuten hautagai izateko behar adina sinadura biltzeko.  Berria - Kirola   2004-09-07

9 galtza bonbatxo pl galtza-nasaiak.

Soinean zituen galtza bonbatxoek, gomazko zapata zuriek eta zira arduragabeki zintzilikatu hark gaztetasuna adierazten zuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 72. orr.

Hirukote sotil batek (celloa, txirula eta fagota), galtza bonbatxotan, pausaldien arteko tarteak betetzen ditu edo iruzkin neurritsuak egiten ahapaldien artean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 240. orr.

· Kapela beltz hegal luzea, maripulis beltza, galtza gorri bonbatxoak, eta larruzko zapata beltzak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 74. orr.

10 galtza-gorri ik galtzagorri.
11 galtza-mantal ik galtzamantal.
12 galtza-nasai pl

Belusezko galtza-nasai belaunetarainokoz jantzirik etortzen zen eskolara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

Galtza nasaiak, bonbatxoak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 13. orr.

13 galtza motz (49 agerraldi, 27 liburu eta 8 artikulutan; ETCn 357 agerraldi; orobat galtza motx 10 agerraldi, 6 liburutan; ETCn 18 agerraldi; galtzamotz 8 agerraldi, 6 liburu eta artikulu 1ean, ETCn 48 agerraldi;) pl belaunetarainoko galtzak.

Elastikoak eta galtza motzak zeramatzaten mutil guztiek.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 157. orr.

Bere alkandora ingelesaren paparra zabalik, eta nekazari galtza motzekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 158. orr.

Guk galtza motzetan genbiltzanetik ezagutzen haugu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.

Belauniko zegoen baldosa gainean, galtza motx hutsetan, eta gurutzetara jarrita zeuzkan besoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 402. orr.

Halakoa izaten zen frankismoaren propaganda: landugabea eta galtza motzekoa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 82. orr.

14 galtza pare

Nafarroa Oinez 95eko kirol galtza pareak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 204. orr.

Bi alkandora, hiru galtza pare, eta jaka beltz bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 37. orr.

Bi jertse, galtza pare bat, bizpahiru liburu...  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 167. orr.

15 (norbaiten) galtzetan egon

Spilimbergo kondearen galtzetan banengo, ez nintzateke oraintxe oso gustura egongo -esan zuen Eligiok.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 109. orr.

Ez nukeen koitadu horren galtzetan egon nahi, are gutiago delako “saioak” Zamaketariaren partaidetza berezia bazuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 277. orr.

16 (besteren) galtzetan (muturra) sartu

Ez zian, bada, nonzeberri alu horrek sobera behar bertzeen galtzetan sartzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 243. orr.

Erabateko ukozaleak gauza guztiei egiten die uko, uko egiteari izan ezik, eta bereziki besteren galtzetan muturra ez sartzeari.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 255. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitaren galtza (3); alkandora eta galtza (5); atorra eta galtza (3); bat eta galtza (4); bere galtza (8); egindako galtza (3); eta galtza (67); eta galtza barrenak (5); eta galtza beltzez (3); eta galtza grisak (3); eta galtza motzak (4); eta panazko galtza (3); galtza argiak (3); galtza bakero (6); galtza bakeroak (9); galtza bakeroak eta (3); galtza bakeroekin (3); galtza bakeroen (3); galtza barren (3); galtza barrenak (11); galtza barrenak jaso (3); galtza batzuk (6); galtza beltz (5); galtza beltz estuak (3); galtza beltzak (10); galtza beltzak eta (3); galtza beltzez (3); galtza bete (6); galtza bete lan (5); galtza estu (4); galtza eta (26); galtza gorriak (6); galtza grisak (8); galtza haiek (3); galtza horiek (5); galtza hutsetan (4); galtza laburrekin (8); galtza luze (7); galtza luzeak (15); galtza mantalak (4); galtza marroiak (3); galtza motx (5); galtza motz (16); galtza motzak (13); galtza motzak eta (5); galtza motzetan (14); galtza pare (11); galtza urdin (4); galtza zabal (3); galtza zabalak (6); galtza zahar (4); galtza zorroa (3); galtza zuriak (8); galtza zuriak eta (3); gure galtza (3); gure galtza laburrekin (3); hiru galtza (3); hiru galtza pare (3); jaka eta galtza (6); kotoizko galtza (3); nire galtza (7); panazko galtza (6); zituen galtza (5); zuen galtza (3); zuriz eta galtza (3)

azpiko galtzak (10); azpiko galtzak besterik (4); baina galtzak (6); barruko galtzak (21); barruko galtzak ere (4); botak eta galtzak (3); ditut galtzak (3); eta azpiko galtzak (7); eta barruko galtzak (7); eta galtzak (47); eta galtzak eranzten (4); galtzak belaunetaraino (5); galtzak berde (3); galtzak besterik (5); galtzak besterik eduki (4); galtzak bete (32); galtzak bete lan (31); galtzak erantzi (5); galtzak erantzi eta (3); galtzak eranzten (4); galtzak ere (7); galtzak erretzen (3); galtzak eta (38); galtzak eta alkandora (6); galtzak eta atorra (4); galtzak goratu (3); galtzak gorri (3); galtzak hartu (3); galtzak jaisten (3); galtzak jaitsi (4); galtzak jantzi (5); galtzak jantzita (3); galtzak janzten (9); galtzak janzten ari (3); galtzak kendu (4); galtzak soinean (4); galtzak ttikiegi (3); galtzak urdin (3); galtzak ziren (3); gorri eta galtzak (3); haren galtzak (3); jaka eta galtzak (3); kaki koloreko galtzak (3); koloreko galtzak (4); lihozko galtzak (6); panazko galtzak (3); ziren galtzak (3); zituen galtzak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus